Asteartean jasoko du Alarde Parekideak Emakunde Saria
Datorren asteartean, hilak 24, arratsaldeko 19:00etan, Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel Konpainia parekideak Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko dute Donostiako Kursaal jauregian egingo den Emakunde Gaua ekitaldian. Emakundetik az...
Datorren asteartean, hilak 24, arratsaldeko 19:00etan, Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel Konpainia parekideak Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko dute Donostiako Kursaal jauregian egingo den Emakunde Gaua ekitaldian. Emakundetik azaldu dutenez, “jaietan eta herrietako ospakizunetan emakumeek berdintasunean partehartzeko duten eskubidearen alde egindako lanarengatik izan dira sarituak, 1996an hasitako borroka honetan zailtasun askori aurre egin behar izan badiete ere”. Sariaren entrega Emakundeko zuzendariak, Maria Silvestrek, eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak, Idoia Mendiak egingo dute.
Ekitaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da baina ordu bete lehenago musikaz girotutako ibilbidea egingo dute Boulevarreko kioskotik Kursaalera. Bertan, Irungo Alarde parekideko eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiako kideak izango dira. Kursaal jauregiaren atean zain izango dituzte, harrera egiteko, Emakundeko zuzendaria eta Arantxa Elizondo idazkari nagusia.
