Droga trafikoa egotzita gizon bat atxilotu dute Pasaian
1,5 kilo kokaina eta 910 gramo haxixa. Horiek zituen atxilotutakoak soinean Espainiako Poliziak atxilotu zuenean. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzako iturriek azaldu dutenez, atxiloketa herenegun gertatu zen, eta ordutik atxilotutakoa Donostiako epai...
1,5 kilo kokaina eta 910 gramo haxixa. Horiek zituen atxilotutakoak soinean Espainiako Poliziak atxilotu zuenean. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzako iturriek azaldu dutenez, atxiloketa herenegun gertatu zen, eta ordutik atxilotutakoa Donostiako epaitegian dute atxikirik. Atxilotutakoak etxebizitza Baionan duela zabaldu dute iturri berberek. Drogaz gain, eskuko telefonoa eta 210 euro atzeman dizkiote.
