Merkatruke Azokarako gaiak utz daitezke
Hilaren 28rako Merkatruke Azoka antolatu du Gazte Foruak Doneztebe plazan. Arratsaldean egingo dute azoka hori. Hilaren 25era arte (datorren asteko asteazkena da) eman daitezke azokarako gaiak Gazte Informazio Bulegoan; horiek utzita trukerako txartela...
Hilaren 28rako Merkatruke Azoka antolatu du Gazte Foruak Doneztebe plazan. Arratsaldean egingo dute azoka hori. Hilaren 25era arte (datorren asteko asteazkena da) eman daitezke azokarako gaiak Gazte Informazio Bulegoan; horiek utzita trukerako txartelak jasoko dituzte interesdunek. Gaur, esaterako, 17:30etik 19:30era utz daitezke, eta bihar, 10:30etik 13:30era.
