Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Arrantzaleek zimarroia arrantzatzeko kuotaren %70 saltu dutelako kexu da Eguzki

Eguzki Talde Ekologistaren iritziz “ez dugu laga behar guztiona den ondasuna pribatizatu eta sal dadin”. Gipuzkoako Kofradien Federazioak zimarroia arrantzatzeko bere kuotaren %70a Murtziako multinazional bati saldu dio. Kuota hau salduta, Mediterraneo itsasoko  txalupek arrantzatu ahalko dute orain arte arrantzontzi gipuzkoarrek arrantzatzen zuten 450.000 kiloko urteroko kuota. Eguzkiren arabera, horrek lehendik ere oso kaltetua dagoen mediterraneoko arrantza are gehiago okertuko du, zimarroia banan banan arrantzatzetik, modu industrialean harrapatzera pasako direlako. Eguzkiren arabera arrantza modu horrek espeziea galzorira eraman du. Talde ekologistaren arabera, arrantzaleek ez dute behar bezala neurtu erabaki honen garrantzia. ” Zer gertatuko da Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Institutuak (AAKI) salmenta hau kontuan eduki eta hurrengo arrantza denboraldietan kuota murrizten badu? galdetu diete arrantzaleei. Eguzkiren ustez, arazoaren erroetara jo behar da: “Gasolioaren prezio handiei irtenbidea bilatu, lonjetan ordaintzen diren prezio txikiei irtenbidea topatu, kontrolik gabeko arrantza mugatu, artisau erako arrantza arduratsua eta jasangarria bultzatu…” Eguzkiren ustez, administrazioak parte hartu beharko luke auzian, guztiona den ondasuna pribatizatu eta saltzeak kalte handia egiten diolako gure elikadura subiranotasunari.  

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2012/04/23
baxurako arrantza ontziak

baxurako arrantza ontziak

Eguzki Talde Ekologistaren iritziz “ez dugu laga behar guztiona den ondasuna pribatizatu eta sal dadin”. Gipuzkoako Kofradien Federazioak zimarroia arrantzatzeko bere kuotaren %70a Murtziako multinazional bati saldu dio. Kuota hau salduta, Mediterraneo itsasoko  txalupek arrantzatu ahalko dute orain arte arrantzontzi gipuzkoarrek arrantzatzen zuten 450.000 kiloko urteroko kuota. Eguzkiren arabera, horrek lehendik ere oso kaltetua dagoen mediterraneoko arrantza are gehiago okertuko du, zimarroia banan banan arrantzatzetik, modu industrialean harrapatzera pasako direlako. Eguzkiren arabera arrantza modu horrek espeziea galzorira eraman du. Talde ekologistaren arabera, arrantzaleek ez dute behar bezala neurtu erabaki honen garrantzia. ” Zer gertatuko da Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Institutuak (AAKI) salmenta hau kontuan eduki eta hurrengo arrantza denboraldietan kuota murrizten badu? galdetu diete arrantzaleei. Eguzkiren ustez, arazoaren erroetara jo behar da: “Gasolioaren prezio handiei irtenbidea bilatu, lonjetan ordaintzen diren prezio txikiei irtenbidea topatu, kontrolik gabeko arrantza mugatu, artisau erako arrantza arduratsua eta jasangarria bultzatu…”

Eguzkiren ustez, administrazioak parte hartu beharko luke auzian, guztiona den ondasuna pribatizatu eta saltzeak kalte handia egiten diolako gure elikadura subiranotasunari.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.