Eguzki Talde Ekologistaren iritziz “ez dugu laga behar guztiona den ondasuna pribatizatu eta sal dadin”. Gipuzkoako Kofradien Federazioak zimarroia arrantzatzeko bere kuotaren %70a Murtziako multinazional bati saldu dio. Kuota hau salduta, Mediterraneo itsasoko txalupek arrantzatu ahalko dute orain arte arrantzontzi gipuzkoarrek arrantzatzen zuten 450.000 kiloko urteroko kuota. Eguzkiren arabera, horrek lehendik ere oso kaltetua dagoen mediterraneoko arrantza are gehiago okertuko du, zimarroia banan banan arrantzatzetik, modu industrialean harrapatzera pasako direlako. Eguzkiren arabera arrantza modu horrek espeziea galzorira eraman du. Talde ekologistaren arabera, arrantzaleek ez dute behar bezala neurtu erabaki honen garrantzia. ” Zer gertatuko da Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Institutuak (AAKI) salmenta hau kontuan eduki eta hurrengo arrantza denboraldietan kuota murrizten badu? galdetu diete arrantzaleei. Eguzkiren ustez, arazoaren erroetara jo behar da: “Gasolioaren prezio handiei irtenbidea bilatu, lonjetan ordaintzen diren prezio txikiei irtenbidea topatu, kontrolik gabeko arrantza mugatu, artisau erako arrantza arduratsua eta jasangarria bultzatu…” Eguzkiren ustez, administrazioak parte hartu beharko luke auzian, guztiona den ondasuna pribatizatu eta saltzeak kalte handia egiten diolako gure elikadura subiranotasunari.
2-0 irabazi dio Pasaiak Hondarribiari, eta Trintxerpek, berriz, 5-1 galdu du Aloña Mendiren kontra. Zuri-gorriak gogor eutsi diote sailkapeneko bigarren postuari. Zuri-urdinak, aldiz, hamabigarrenean dira.
Liburuaren Eguna dela eta, gaur, Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean ipuinak kontatu dituzte hainbat hizkuntzatan. Gurasoen eta boluntarioen laguntzaz euskaraz ez ezik, gazteleraz, portugesez eta ingelesez irakurri dituzte ipuinak, bai Haur Hezkuntzan baita Lehen Hezkuntzako haurrentzako ere. Haurrak adinaren arabera banatu, eta ipuin zirkuitutik zehar pasatzen joan dira, ipuinak hizkuntz ezberdinetan entzunez.
Hilaren 26an 75 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutela, eta Errenteriako Udalak ere antolatu ditu egun hori oroitzeko ekitaldiak. Dagoeneko ekintza bat martxan dago: Gernika 1937-2012 erakusketa. Xenpelar Etxean jarri dituzte Picassoren koadroan oinarritutako 30 egur taila. Ostegunean, berriz, bonbardaketaren urteurrenean, Gernika, bonbardaketa dokumentala emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean. 18:30ean hasiko dira proiektatzen. Maiatzean sartuta, 2an eta 10ean 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna emango du Kukai dantza konpainiak. Ikuskizun hori ikasleentzako bakarrik izango da. Bi egunetan 09:30ean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean.
Futbola Erregional Preferentea Touring-Ostadar 0-0 Tolosa B-Beti Ona 1-2 Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Cafes Aitona B-Oiarso 52-46 Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-Ca...
Larunbat arratsean, kontzertu berezia eman zuen Oiartzungo Flauta Taldeak. Kide ohiak omendu zituzten Killirikupen, 19:30etik aurrera. Eguraldiak lagundu ez arren, jende dezente bildu zen emanaldiaz gozatzera. Kontzertuaren atsedenaldi batean, Juan Mari Barrenetxeak, aurkezle lanetan, taldeko kide ohien ibilbidearen errepasoa egin zuen. Hauek omendu zituzten: Nahia Aguado, Juncal Aldareguia, Edur Ansa, Izar Azpiroz, Olaia Azpiroz, Irene Barrenetxea, Ane Beldarrain, Amaia Bergaretxe, Amaia Burgos, Lide Cenzano, Ane Esteban, Ane Narbarte eta Aintzane Rezola. Opari txiki bat ere eman zieten. Batzuek ezin zuten bertan egon, eta gurasoek jaso zuten oparia. Kontzertua bukatu ondoren, denek batera argazkia atera zuten (taldeko egungo kideek, eta kide ohiek).
Antxoko Herrirak jakinarazi berri duenez, aurki, ostiraleko mobilizazioei buruzko proposamena kaleratuko dute, azaldu dutenez, mobilizazioak “gure aldarrikapenekin bat egiten duten guztion neurrira egin” asmoz. proposamena jaso eta iritzia eman nahi duten guztientzat ondoko helbidea zabaldu dute:pasaiantxokoherrira@gmail.com. Ostiralean, hilabeterako azken ostiraletan egin ohi den legez, kartelada izango da Antxon, 20:00etan, Gure Zumarditik abiatuta.
Habaneren doinuak lagunduta eman zioten atzo azken agurra Luxiano Eizagirre iheslariari. Donibanen itsasoratu zituzten haren errautsak.
Nazioarteko Preso Politikeon Egunaren harira, asteazkenean Mousa Abu Marya palestinarrak herria bisitatuko du, eta hitzaldi bat emango du Xenpelar Etxean, 19:30etik aurrera. Oarsoaldeko Askapenak antolatu du ekitaldi hori. Erakundetik jakinarazi dutene...
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hamar urte betetzen ditu aurten, euskararen alde lanean. Hori ospatzeko, urte osorako egitaraua prestatzen ari da: film emanaldia, argazki erakusketa, Udazken Jaia… Horrez gain, irudi berria du. Betikoa moldatu, eta hamargarren urteurrena dela gogoraraziko die, hala, herritarrei. Urte osoan erabiliko dute. Bestalde, Facebook kontua (Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea) sortu dute, herritarrei eurei buruzko informazioa eta ekintzen berri emateko.