Flauta taldeko kide ohiak omendu dituzte
Larunbat arratsean, kontzertu berezia eman zuen Oiartzungo Flauta Taldeak. Kide ohiak omendu zituzten Killirikupen, 19:30etik aurrera. Eguraldiak lagundu ez arren, jende dezente bildu zen emanaldiaz gozatzera. Kontzertuaren atsedenaldi batean, Juan Mari Barrenetxeak, aurkezle lanetan, taldeko kide ohien ibilbidearen errepasoa egin zuen. Hauek omendu zituzten: Nahia Aguado, Juncal Aldareguia, Edur Ansa, Izar Azpiroz, Olaia Azpiroz, Irene Barrenetxea, Ane Beldarrain, Amaia Bergaretxe, Amaia Burgos, Lide Cenzano, Ane Esteban, Ane Narbarte eta Aintzane Rezola. Opari txiki bat ere eman zieten. Batzuek ezin zuten bertan egon, eta gurasoek jaso zuten oparia. Kontzertua bukatu ondoren, denek batera argazkia atera zuten (taldeko egungo kideek, eta kide ohiek).
Larunbat arratsean, kontzertu berezia eman zuen Oiartzungo Flauta Taldeak. Kide ohiak omendu zituzten Killirikupen, 19:30etik aurrera. Eguraldiak lagundu ez arren, jende dezente bildu zen emanaldiaz gozatzera.
Kontzertuaren atsedenaldi batean, Juan Mari Barrenetxeak, aurkezle lanetan, taldeko kide ohien ibilbidearen errepasoa egin zuen. Hauek omendu zituzten: Nahia Aguado, Juncal Aldareguia, Edur Ansa, Izar Azpiroz, Olaia Azpiroz, Irene Barrenetxea, Ane Beldarrain, Amaia Bergaretxe, Amaia Burgos, Lide Cenzano, Ane Esteban, Ane Narbarte eta Aintzane Rezola. Opari txiki bat ere eman zieten. Batzuek ezin zuten bertan egon, eta gurasoek jaso zuten oparia.
Kontzertua bukatu ondoren, denek batera argazkia atera zuten (taldeko egungo kideek, eta kide ohiek).