Hibaikako kirolariak, lortutako banderekin.
Euskadiko Batel Txapelketa jokatu da asteburuan Legutioko (Araba) urtegian. Larunbatean sailkapen estropadak izan ziren, eta atzo, finalak. Horietan Errenteria-Oreretako Hibaikak hiru txapel irabazi zituen: nesken Haur-Kadete Mailan, emakumeen Senior Mailan, eta mutilen Kadete Mailan. Gizonen seniorretan San Juan izan zen onena, 40 ehunekogatik gainditu zuelako Kaiku, eta 82 ehunekogatik Urdaibai.