Hitzaldia Mousa Abu Marya palestinarrarekin
Nazioarteko Preso Politikeon Egunaren harira, asteazkenean Mousa Abu Marya palestinarrak herria bisitatuko du, eta hitzaldi bat emango du Xenpelar Etxean, 19:30etik aurrera. Oarsoaldeko Askapenak antolatu du ekitaldi hori. Erakundetik jakinarazi dutene...
Nazioarteko Preso Politikeon Egunaren harira, asteazkenean Mousa Abu Marya palestinarrak herria bisitatuko du, eta hitzaldi bat emango du Xenpelar Etxean, 19:30etik aurrera. Oarsoaldeko Askapenak antolatu du ekitaldi hori. Erakundetik jakinarazi dutenez, hitzaldiko protagonista Beit Ommar izeneko nekazal herri batekoa da, eta “behin baino gehiagotan atxilotu izan dute Israelgo soldaduek, herria aurrera eramateko egiten duen lanagatik”.
Aurretik, gainera, Palestine. For the Resistance film laburra emango dute.
Era berean, ostiraleko presoen aldeko karteladan parte hartzeko deialdia egin du Oarsoaldeko Askapenak.