Hondarribiko Jaizkibel konpainiak eta Irungo Alarde Parekideak bihar jasoko dute Emakunde Saria
2011ko Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko dute bihar Donostiako Kursaalean Hondarribiko Jaizkibel konpainia eta Irungo Alarde Parekideak. 19:00etan emango diete saria, baina 18:00etan bilduko dire Bulebarrean, handik Kursaalera, musikaz lagunduta, martxa egiteko. Aretoaren atarian zain izango dituzte Emakundeko ordezkariak, eta herritarrak.