Bonbardaketa oroitzeko ekimenak antolatu dituzte
Hilaren 26an 75 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutela, eta Errenteriako Udalak ere antolatu ditu egun hori oroitzeko ekitaldiak. Dagoeneko ekintza bat martxan dago: Gernika 1937-2012 erakusketa. Xenpelar Etxean jarri dituzte Picassoren koadroan oinarritutako 30 egur taila. Ostegunean, berriz, bonbardaketaren urteurrenean, Gernika, bonbardaketa dokumentala emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean. 18:30ean hasiko dira proiektatzen. Maiatzean sartuta, 2an eta 10ean 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna emango du Kukai dantza konpainiak. Ikuskizun hori ikasleentzako bakarrik izango da. Bi egunetan 09:30ean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean.
Hilaren 26an 75 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutela, eta Errenteriako Udalak ere antolatu ditu egun hori oroitzeko ekitaldiak. Dagoeneko ekintza bat martxan dago: Gernika 1937-2012 erakusketa. Xenpelar Etxean jarri dituzte Picassoren koadroan oinarritutako 30 egur taila.
Ostegunean, berriz, bonbardaketaren urteurrenean, Gernika, bonbardaketa dokumentala emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean. 18:30ean hasiko dira proiektatzen.
Maiatzean sartuta, 2an eta 10ean 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna emango du Kukai dantza konpainiak. Ikuskizun hori ikasleentzako bakarrik izango da. Bi egunetan 09:30ean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean.