Arrantzaleek zimarroia arrantzatzeko kuotaren %70 saltu dutelako kexu da Eguzki
Eguzki Talde Ekologistaren iritziz “ez dugu laga behar guztiona den ondasuna pribatizatu eta sal dadin”. Gipuzkoako Kofradien Federazioak zimarroia arrantzatzeko bere kuotaren %70a Murtziako multinazional bati saldu dio. Kuota hau salduta, Mediterraneo itsasoko txalupek arrantzatu ahalko dute orain arte arrantzontzi gipuzkoarrek arrantzatzen zuten 450.000 kiloko urteroko kuota. Eguzkiren arabera, horrek lehendik ere oso kaltetua dagoen mediterraneoko arrantza are gehiago okertuko du, zimarroia banan banan arrantzatzetik, modu industrialean harrapatzera pasako direlako. Eguzkiren arabera arrantza modu horrek espeziea galzorira eraman du. Talde ekologistaren arabera, arrantzaleek ez dute behar bezala neurtu erabaki honen garrantzia. ” Zer gertatuko da Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Institutuak (AAKI) salmenta hau kontuan eduki eta hurrengo arrantza denboraldietan kuota murrizten badu? galdetu diete arrantzaleei. Eguzkiren ustez, arazoaren erroetara jo behar da: “Gasolioaren prezio handiei irtenbidea bilatu, lonjetan ordaintzen diren prezio txikiei irtenbidea topatu, kontrolik gabeko arrantza mugatu, artisau erako arrantza arduratsua eta jasangarria bultzatu…” Eguzkiren ustez, administrazioak parte hartu beharko luke auzian, guztiona den ondasuna pribatizatu eta saltzeak kalte handia egiten diolako gure elikadura subiranotasunari.
Eguzki Talde Ekologistaren iritziz “ez dugu laga behar guztiona den ondasuna pribatizatu eta sal dadin”. Gipuzkoako Kofradien Federazioak zimarroia arrantzatzeko bere kuotaren %70a Murtziako multinazional bati saldu dio. Kuota hau salduta, Mediterraneo itsasoko txalupek arrantzatu ahalko dute orain arte arrantzontzi gipuzkoarrek arrantzatzen zuten 450.000 kiloko urteroko kuota. Eguzkiren arabera, horrek lehendik ere oso kaltetua dagoen mediterraneoko arrantza are gehiago okertuko du, zimarroia banan banan arrantzatzetik, modu industrialean harrapatzera pasako direlako. Eguzkiren arabera arrantza modu horrek espeziea galzorira eraman du. Talde ekologistaren arabera, arrantzaleek ez dute behar bezala neurtu erabaki honen garrantzia. ” Zer gertatuko da Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Institutuak (AAKI) salmenta hau kontuan eduki eta hurrengo arrantza denboraldietan kuota murrizten badu? galdetu diete arrantzaleei. Eguzkiren ustez, arazoaren erroetara jo behar da: “Gasolioaren prezio handiei irtenbidea bilatu, lonjetan ordaintzen diren prezio txikiei irtenbidea topatu, kontrolik gabeko arrantza mugatu, artisau erako arrantza arduratsua eta jasangarria bultzatu…”
Eguzkiren ustez, administrazioak parte hartu beharko luke auzian, guztiona den ondasuna pribatizatu eta saltzeak kalte handia egiten diolako gure elikadura subiranotasunari.