Gora Rocka spinning master class emango dute ostiralean
Serviocio eta Udal Kirol Patronatuak antolatuta, ostiralean , 20:00etatik aurrera, Gora Rocka spinning master class emango dute Galtzarabordako kiroldegian, spinning aretoan. Kirola egiteaz gain, beraz, “rockaren historiako talderik onenei eta ab...
Serviocio eta Udal Kirol Patronatuak antolatuta, ostiralean , 20:00etatik aurrera, Gora Rocka spinning master class emango dute Galtzarabordako kiroldegian, spinning aretoan. Kirola egiteaz gain, beraz, “rockaren historiako talderik onenei eta abestirik ezagunenei gainbegirada bat” emango diete.
Plazak mugatuak dira, eta gehienez, 25 lagunek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, aurretik izena eman beharko dute, Galtzarabordako eta Fanderiako harreretan.
