Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

TAOko langileak hartzeko lehiaketa egingo du Hondarribiko Udalak

Iazko irailetik ez dago TAOko langilerik hirian. Portuan eta Alde Zaharrean urte osorako kontrola jarri zutenetik, Udaltzaingoa da hori egiteko ardura duena. «Udaltzain gehiago kontratatu ditugu, adibidez, Portuko obran koordinaketa lanak egiteko», azaldu du Juan Maria Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. Hala, «udaltzainak Bentan berriz ere isunak jartzen» hasi direla esan du Bilduk. Udaltzaingoak TAOko langileak hartzen ditu Aste Santutik irailera arte, baina aurten uda sasoirako soilik hartuko ditu. «Lehiaketa egiteko asmoa dugu. Ekainetik abuztua bukaera arte lan egingo dute. Hala ere, zain gaude Jaurlaritzatik zer esango diguten, jakin behar baitugu zein gune kontrolatuko dituen Jaurlaritzak, eta zein udalak», adierazi du Altunak. Radar finkoak Iragan astean, bizilagunen kexak jaso ondoren, radar finkoak jarri zituen udalak autoek abiadura handia hartzen duten tokietan: Labrederren, Txiplaun eta Amuten. «Datorren astean, CEMetik (Espainiako Meteorologia Zentroa) etorriko dira homologazioa ematera, eta gero hasiko dira martxan. Asmoa abiadurak jaistea, arauak errespetatea eta segurtasuna hobetzea da», argitu du Zerbitzuetako zinegotziak. Zirkulazio aldaketak Hondarribiko auzoetan egiten ari diren lanek, zirkulazio aldaketak eragin dituzte hiriko hainbat puntutan. Horien gaineko balorazioa egin du udalak Hitza-k hala eskatuta: «Oro har, herritarrek ondo hartu dituzte aldaketak. Etxean bertan aparkatzeko edo bertara hurbiltzeko ohitura duenak beti ditu kexak zirkularioan aldaketak egiten direnean, eta hori ezin [...]

naiara manterola
Oarsoaldea
2012/04/24

Iazko irailetik ez dago TAOko langilerik hirian. Portuan eta Alde Zaharrean urte osorako kontrola jarri zutenetik, Udaltzaingoa da hori egiteko ardura duena. «Udaltzain gehiago kontratatu ditugu, adibidez, Portuko obran koordinaketa lanak egiteko», azaldu du Juan Maria Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. Hala, «udaltzainak Bentan berriz ere isunak jartzen» hasi direla esan du Bilduk.

Udaltzaingoak TAOko langileak hartzen ditu Aste Santutik irailera arte, baina aurten uda sasoirako soilik hartuko ditu. «Lehiaketa egiteko asmoa dugu. Ekainetik abuztua bukaera arte lan egingo dute. Hala ere, zain gaude Jaurlaritzatik zer esango diguten, jakin behar baitugu zein gune kontrolatuko dituen Jaurlaritzak, eta zein udalak», adierazi du Altunak.

Radar finkoak
Iragan astean, bizilagunen kexak jaso ondoren, radar finkoak jarri zituen udalak autoek abiadura handia hartzen duten tokietan: Labrederren, Txiplaun eta Amuten. «Datorren astean, CEMetik (Espainiako Meteorologia Zentroa) etorriko dira homologazioa ematera, eta gero hasiko dira martxan. Asmoa abiadurak jaistea, arauak errespetatea eta segurtasuna hobetzea da», argitu du Zerbitzuetako zinegotziak.

Zirkulazio aldaketak
Hondarribiko auzoetan egiten ari diren lanek, zirkulazio aldaketak eragin dituzte hiriko hainbat puntutan. Horien gaineko balorazioa egin du udalak Hitza-k hala eskatuta: «Oro har, herritarrek ondo hartu dituzte aldaketak. Etxean bertan aparkatzeko edo bertara hurbiltzeko ohitura duenak beti ditu kexak zirkularioan aldaketak egiten direnean, eta hori ezin duenean egin, kexu agertzen da. Baina nik uste dut jendeak badakiela zentzuz egiten direla gauzak, beti interes orokorra bilatuz».

San Pedro kalea 20:00ak arte irekitzea ere erabaki zuen udalak. Horren gaineko gogoeta egin du Altunak: «Datuak aztertu ditugu, eta ez dugu uste errepidea ireki izanak eragin handirik izan duenik. Orain Matxin Artzu ireki dela, berriro itxi egin dugu San Pedro, eta bizilagunek eskertu egin digute erabaki hori».

Udalak kontrolatuko dituen guneak zehazteke daude.

Udalak kontrolatuko dituen guneak zehazteke daude.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.