‘The Artist’, ostiralean, Zinema Paradison
Zinema Paradisok The Artist filma hautatu du udaberriko zikloa ixteko. Ostiralean izango da, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroko areto nagusian. Sarrerak dagoeneko eros daitezke ohiko lekuetan, 4.60 euroko prezioan. Aurtengo Oscar sarietan bost ikur irabazi zituen The Artist filmak, bostak atal garrantzitsuetan: film onena, zuzendaria, aktorea (Jean Dujardin), soinu banda eta jantziak). Gainera, hiru Urrezko Globo, Donostiako Zinemaldiko Publikoaren Saria, eta beste hainbat sari ere iarabazi ditu. Film mutua eta zuribeltzezkoa da, zine kritikari gehienentzat “liluragarria”, eta publikoaren aldertik erantzun oso ona izan duena. Sinopsia: Hollywood, 1927. George Valentin zine mutuko izar handi bat da; dena oso ondo doakio bizitzan. Baina soinudun zinema iritsi zenean, bere karrerak ahanzturan galdua geratzeko arriskua du. Bestalde, Peppy Miller antzezle gaztea, Valentinen ondoan estra modura hasia, soinudun zinearen izar bilakatzen da.
Zinema Paradisok The Artist filma hautatu du udaberriko zikloa ixteko. Ostiralean izango da, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroko areto nagusian. Sarrerak dagoeneko eros daitezke ohiko lekuetan, 4.60 euroko prezioan.
Aurtengo Oscar sarietan bost ikur irabazi zituen The Artist filmak, bostak atal garrantzitsuetan: film onena, zuzendaria, aktorea (Jean Dujardin), soinu banda eta jantziak). Gainera, hiru Urrezko Globo, Donostiako Zinemaldiko Publikoaren Saria, eta beste hainbat sari ere iarabazi ditu. Film mutua eta zuribeltzezkoa da, zine kritikari gehienentzat “liluragarria”, eta publikoaren aldertik erantzun oso ona izan duena.
Sinopsia:
Hollywood, 1927. George Valentin zine mutuko izar handi bat da; dena oso ondo doakio bizitzan. Baina soinudun zinema iritsi zenean, bere karrerak ahanzturan galdua geratzeko arriskua du. Bestalde, Peppy Miller antzezle gaztea, Valentinen ondoan estra modura hasia, soinudun zinearen izar bilakatzen da.

