Gorenak baliogabetu egin du Jaizkibel konpainiaren ibilbidea aldatzeko erabakia
Iazko Hondarribiko Alardean Jaizkibel konpainiaren ibilbidea aldatzeko motiborik ez zegoela ebatzi du EAEko Auzitegi Gorenak, eta bertan behera utzi du Herrizaingo Sailak hartutako erabakia. Berria.info-k aurreratu zuen atzo goizean albistea, eta Anabel Salinas konpainiako kapitainak arratsaldean berretsi zuen, Donostiako Kursaal Jauregian Berdintasunaren Emakunde Saria jasotzeko ekitaldian. Gorenaren ustez aurreko urteekin alderatuta ezer ez zen aldatu, eta konpainia parekidearen ibilbidea aldatzeko erabakia funtsik gabea izan zen. Ibilbideak “aurreko urteetako berbera” izan behar zuela dio Gorenaren ebazpenak. 2011ko irailaren 8ko gizon eta emakume soldaduen parte hartzea baimentzen duen Jaizkibel konpainiak ezin izan zuen aurreko urteetako ibilbidea egin, Ertzaintzak galarazi ziolako. Rodolfo Ares buru duen departamenduak “segurtasun arrazoiak” aipatu zituen konpainia parekidearen ibilbidea aldatzeko; “istilu arriskua saihestu” nahi izan zutela argudiatu zuten. Orain EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Jaizkibelen aldeko epaia eman du. Gorenak zehazten du Ertzaintzak ez zuela azaldu zergatik aldatu behar zen ibilbidea Gernikako Arbola lorategietan, “aurreko urteetan hortik pasatzea baimendu izan duenean”. Gainera, ibilbidearen zati hori “sinbolikoa” dela onartu du Auzitegi Nagusiak. Gainera, epaiak dio istiluak izateko arriskua ez dela erabaki bat hartzeko arrazoi nahikoa, beste zerbaiten ondorio izan behar duela; Jaizkibel konpainiaren kasuan, ondorio horrek oinarririk ez duela ebatzi du EAEko Gorenak, aurreko urteetan erabakia justifikatzen zuten istilurik izan ez [...]
Iazko Hondarribiko Alardean Jaizkibel konpainiaren ibilbidea aldatzeko motiborik ez zegoela ebatzi du EAEko Auzitegi Gorenak, eta bertan behera utzi du Herrizaingo Sailak hartutako erabakia. Berria.info-k aurreratu zuen atzo goizean albistea, eta Anabel Salinas konpainiako kapitainak arratsaldean berretsi zuen, Donostiako Kursaal Jauregian Berdintasunaren Emakunde Saria jasotzeko ekitaldian. Gorenaren ustez aurreko urteekin alderatuta ezer ez zen aldatu, eta konpainia parekidearen ibilbidea aldatzeko erabakia funtsik gabea izan zen. Ibilbideak “aurreko urteetako berbera” izan behar zuela dio Gorenaren ebazpenak.
2011ko irailaren 8ko gizon eta emakume soldaduen parte hartzea baimentzen duen Jaizkibel konpainiak ezin izan zuen aurreko urteetako ibilbidea egin, Ertzaintzak galarazi ziolako. Rodolfo Ares buru duen departamenduak “segurtasun arrazoiak” aipatu zituen konpainia parekidearen ibilbidea aldatzeko; “istilu arriskua saihestu” nahi izan zutela argudiatu zuten.
Orain EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Jaizkibelen aldeko epaia eman du. Gorenak zehazten du Ertzaintzak ez zuela azaldu zergatik aldatu behar zen ibilbidea Gernikako Arbola lorategietan, “aurreko urteetan hortik pasatzea baimendu izan duenean”. Gainera, ibilbidearen zati hori “sinbolikoa” dela onartu du Auzitegi Nagusiak.
Gainera, epaiak dio istiluak izateko arriskua ez dela erabaki bat hartzeko arrazoi nahikoa, beste zerbaiten ondorio izan behar duela; Jaizkibel konpainiaren kasuan, ondorio horrek oinarririk ez duela ebatzi du EAEko Gorenak, aurreko urteetan erabakia justifikatzen zuten istilurik izan ez zelako.
Konpainiak babesa jaso zuen
Herrizaingo Sailaren erabakiaren kontra erantzun ugari izan ziren irailean. Alardean bertan Jaizkibelek eserialdia egin zuen Santa Maria ateaurrean; konpainiako kideek Herrizaingo Sailaren erabakia kritikatu zuten, “denboran bost urte atzera egitea” zelako; azken urteetan lasaitu zen giroa, konpainia mistoko kideen aurka berriro suspertu zuela gehitu zuten.
Jaizkibel konpainiak hainbat norbanako eta erakunderen babesa jaso zuten ibilbidean, horien artean Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarena eta Emakunderena. Iñigo Lamarca EAEko arartekoa ere Jaizkibel konpainiaren alde agertu zen.
