Santiagotarrak taldeak irabazi du slalom olinpikoko Euskadiko Sprint Txapelketa
Santiagotarrak-ek irabazi zuen igandean San Migel eremuan jokatutako slalom olinpikoko Euskadiko Txapelketa, sprint modalitatean. Hiru taldek parte hartu zuten. Etxeko zazpi piraguistak podioko lehen kaxoia zapaldu zuten, Jokin Sanchezek kanoan (Gazte ...
Santiagotarrak-ek irabazi zuen igandean San Migel eremuan jokatutako slalom olinpikoko Euskadiko Txapelketa, sprint modalitatean. Hiru taldek parte hartu zuten. Etxeko zazpi piraguistak podioko lehen kaxoia zapaldu zuten, Jokin Sanchezek kanoan (Gazte Mailan), eta beste seik kaiakean: Esteban Arakama (Beteranoen Mailan), Aitor Iribarren (23z azpikoetan), Hasier Rodriguez (gazteetan), Jon Iribarren (kadeteetan), Dorothe Heitz (Helduen Mailan) eta Anne Rocha (kadeteetan). Beste bost irundar bigarren izan ziren.
