Herrira herri bilgunea aurkeztuko dute bihar
Bihar, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Herrira bilgunearen aurkezpena egingo dute Hondarribiko San Pedro kalean. Presoen eskubideen alde lan egiteko Euskal Herri mailan sortu duten mugimenduaren berri emango dute, eta herritar eta elkarte guztiei zu...
Bihar, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Herrira bilgunearen aurkezpena egingo dute Hondarribiko San Pedro kalean. Presoen eskubideen alde lan egiteko Euskal Herri mailan sortu duten mugimenduaren berri emango dute, eta herritar eta elkarte guztiei zuzendu diete deialdia. Preso politikoen eskubideen defentsa bere gain hartuta, lanean hasi dira jada.
