
Hirugarren aldiz, Txin’goody Paradise reggae festibala egingo dute, bihar, Hendaian. Merkatu Zaharrean egingo dute jaialdia, 19:00etatik aurrera. Hainbat artistaren musikaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek: I & I Livity, Soon Come, Ras Miguel & Tafari, Txin’goody Root’s Band, Soundsystems, Equalbrothers, Thunda Clap eta Watts Attack.

Area 3 aretoak Habana son taldearen kontzertua programatu du larunbat goizalderako, 01:00etan hasita. Kubako doinu tradizionalak jotzen ditu taldeak: batxata, son, merengea… Ateak gaueko hamaiketan irekiko dituzte.

Denboraldia hasiz geroztik antxoa ez zen ageri. Gaur, baina, 200.000 kilo antxoa deskargatu dituzte euskal portuetan. Getarian harrapatu dute gehien: 100.000 kilo. 50.000 kilo Ondarroan eta beste hainbeste Hondarribian. Pasaian, azkenik, 16.000 kilo harrapatu dituzte bo ontziren artean. Arrandegian, gaur, 4 eurotan saldu da antxoa kiloa.


Hurrengo udalbatzarrera Antxoko anbulatorio zaharrean Gaztelekua kokatzeko proposamena eramango du PSE-EEk. Horrez gain, Gazte Informazio Bulegoa bertan kokatzeko eskatuko dute. Mozio bidez egingo dute eskaera. PSE-EEren ustez, udalak Pasaian Gazte Plana aurrera eramateko “esfortzu garrantzitsua” egin zuen bere garaian, baina haien iritziz, “apustu hura eten egin da azken urtetan”. PSE-EEk gogorarazi du San Pedrok eta Donibanek badituztela Gaztelekuak, baina bere garaian non kokatu ez zegoela-eta Antxon ez dagoela halako azpiegiturarik. Horrez gai diote, aipatu zerbitzuak oso harrera ona izan duela herriko gazteen artean.

Andra Mari Abesbatza Manlleun (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izan zen duela aste batzuk, eta orain Manlleuko abesbatzak bisitatuko du Errenteria-Orereta, eta baita Euskal Herriko beste zenbait toki ere. Etzi iritsiko da, eta maiatzaren 1era arte izango da bertan. Abesbatza 40 gaztez osatuta dago, eta Buia Reixach-ek zuzentzen du. Bi egunez entseatu ondoren, astelehenean emango dute kontzertua bi abesbatzek, 20:00etan, Fatimako Andra Mari elizan.

Ereintza eskubaloiko lehen taldea Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko bi urrats falta zaizkio, eta horretarako, lehenik, fase bat gainditu beharko du. Azken fase hori Segovian (Gaztela Leon, Espainia) jokatuko dute, eta lau taldek parte hartuko dute. ...

Bienvenido erretiratuen elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko bukatu dituzte elkartearen egoitzak egiten ari ziren obrak. Horrenbestez, etzitik aurrera, dantza ikastaroekin jarraituko dute, 18:30etik 21:00etara, ohi denez.

Ekainaren 10a bitartean Urdanibia plazako Menchu Gal aretoan bisitatu daitekeen Oteiza-Gal, Irunen bat egiten duten bi begirada erakusketa dela eta, Oteizak Irunen egindako lanari buruzko bi hitzaldi emango dituzte, horietatik lehena gaur bertan: Oteiza Irunen: buruargitasunezko urteak. Erakusketaren komisario den Iñaki Moreno Ruiz Eginok emango du, 19:00etatik aurrera, Menchu Gal aretoan bertan (sarrera Eguzkitzaldea kaletik). Ruiz Eginok Oteiza ezagutu zuen, eta harreman estua izan zuten batik bat 1988tik aurrera. Zenbait hitzaldi eman ditu Jorge Oteizaren obrari eta nortasunari buruz, eta bi mintegi zuzendu ditu haren obrari buruz Madrileko Reina Sofia Arte Museo Nazionalean (MNCARS). Oteiza 2000 erakusketako komisarioa izan zen; harekin inauguratu zen Kubo Kutxa erakusketa-gunea Donostiako Kursaalen, eta eskultorea bizirik zegoenean egindako azkeneko erakusketa nagusia izan zen. Besteak beste, Oteiza esteta y mitologizador vasco (1986) eta Oteiza: Evocación del último arúspice, indagador, esteta del espacio metafísico lanak idatzi ditu, eta Madrilgo MNCARSek argitaratutako Oteiza gidaliburu didaktikoaren egilea da. Bigarrena maiatzan Oteizari buruzko bigarren hitzaldia Fernando Garcia Nietok emango du, maiatzaren 23an, Oteizaren obra publikoa Irunen goiburupean. Historian Lizentziatua da Nieto eta Arte Garaikideetako Masterra egin zuen Madrilgo Complutense unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Jorge Oteiza, Vanguardia e Historia: espacio, poética y discurso de la escultura vasca contemporánea ikastaroaren arduraduna izan da. Bigarren saio horren harira, artista oriotarrak [...]

Herrira herri bilguneak euskalpreso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako Estatuko espetxeetan bahituta dituzte ezartzen dieten salbuespen politikaren ondorioz”. Bi egoera horiei aurre egin eta euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan, hainbat lantaldeetan lanean denbora bat daramatela zehaztu dute Herrira bilguneko kideek eta horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte preso eta iheslarien aldeko “dinamikan lan egitera”. Horretarako,orereta@herriraorereta.org helbidean harremanetan jarri beharko dute Herrira bilguneko kideekin, taldean parte hartu nahi dutenek. Amaitzeko Oreretako Herriaren aurkezpena ekitaldia maiatzaren 4ean,ostirala, Niessen Aretoan 19:00etatik aurrera egingo dutela jakinarazi dute eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.

Atzo egin zuten apirileko udalbatzarra, udaletxeko areto nagusian. Beste hainbat punturen artean, Xorrola zerbitzua emateko enpresa aukeratu zuten. Bost urterako esleitu diote Xorrolaren zerbitzua Cuadrabus enpresari. Lehiaketa publikora bi enpresek a...

Anton Mendizabalek erakusketa jarri du Frantziako hiriburuan. Olivier Messiaen (1908–1992) konpositore frantziarraren heriotzaren 20.en urteurrena ospatzen ari dira han. Konpositore hori XX. gizaldiko garrantzitsuenen artean dago, eta bere eragina oso nabarmena izan zen musika garaikidean. Urteurren hori dela eta, ospakizunak egiten ari dira La Trinite elizan, hau da, Olivier Messiaen 62 urtez organista titularra izan zen elizan. Hitzaldiak eta kontzertuak egiten ari dira, baita Messiaenen lanetan inspiratutako pintura eta eskulturen erakusketa ere. Erakusketa horretan, Toshiko Nishimoto japoniarraren pinturak eta Mendizabalen Soinuak Soin bildumaren eskulturak daude.

Etzi hasiko dira Iztieta-Ondartxoko jaiak, eta lau egunez iraungo dute asteartera arte. Lau egun luze horietarako hainbat ekitaldi prestatu ditu Gurekin eta Batasuna auzo elkarteek, eta horietan janaria, kirola eta musika izango dira protagonista. EGITARAUA Etzi, hilak 28 11:00: Txupinazoa oinezko zubitik, trikitixa eta buruhandiekin poteoa. 12:00: Motor handien erakusketa eta paseoak. 12:30: Tortilla lehiaketa (12:00ak arte entregatu ahal izango dira, David tabernan). 16:30: Puzgarriak eta haurrentzako txokolate jatea, Diputazio plazan. 17:00: Dardo txapelketa, Trebol tabernan. 17:30: Krosa, Iztietako pasealekuan. 20:00-21:30: Modestorekin dantzaldia, Diputazio plazan. 23:30-01:30: Modestorekin dantzaldia, Diputazio plazan. Igandea, hilak 29 10:00: Diana auzotik, udal txistularien bandarekin. 12:00: Batasuna elkartearen danborrada, auzotik. 16:30: Taloak Diputazio plazan. 17:00: Puzgarriak, Diputazio plazan. 18:00: Futbol 3 txapelketa kirol eremuan (Mataderoan). Astelehena, hilak 30 09:00: Diana auzoan zehar. Egunean zehar: Haurraren Eguna. Tailerrak, puzgarriak eta jokoak izango dira, Diputazio plazan. 17:00: Futbolin txapelketa, Trebol tabernan. 17:30: Skate txapelketa Skate parkean (Mataderoan). 18:00: Saskibaloi 3×3 txapelketa kirol eremuan. 23:00: Berbena, Diputazio plazan. Asteartea, Maiatzak 1 09:00: Diana auzoko kaleetatik. 10:00-13:00: Arrantza txapelketa, Iztieta pasealekuan. 12:00: Meza parrokian. 12:00: Toka txapelketa, Hondarribia kalean. 14:00: Herriko bazkaria, Batasuna elkartean. 16:00: Haur joko eta tailerrak, Diputazio plazan. 18:30: Dantza erakustaldia, Diputazio plazan. Atsedenaldian: Sari banaketa. 21:00: [...]

Portu Agintaritzako mendi taldeak irteera antolatu du larunbaterako (hilak 28). Elgoibarko Karakate (749 m) eta Hirukurutzeta (898) mediak igoko dituzte. Interesdunek 943 35 18 44 telefono zenbakira deitu behar dute.

Olaberriako Bitamine Espazioak Gregoire Lavigneren Partida de pesca en el prado goiburuko erakusketa inauguratuko du bihar, ostiralarekin, 19:00etan. Instalazio bat eta hainbat argazki erakutsiko ditu Lavignek Bitaminen.

Zerua urdin dago eguzkia dirdiraka eta gu plazara atera ortzadarra ikusteko. Zerua urdin dago gaur baina koloretako ortzadarrik ez guri irribarretsu. Zerua urdin dago igande eguzkitsu honetan negar tanta batek irrist egin dit masailean behera, baina ez...

San Juan plaza eta Jenaro Etxeandia inguruneko urbanizazio lanak amaituta, Jesus karrikaren antolamendu ezarri du udalak. Zoladura berritu dute, inguruneak izango duen erabilera berriari egikotzeko. Udaletik hasi dira bizilagunen artean aldaketen gaine...

Gaur, ipuin kontaketa saioa izango da Ikust Alaia udal liburutegian, Primigeniusen eskutik. Saioaren izenburua Palabras de ida y vuelta izango da.