Manlleuko abesbatza Errenterian izango da
Andra Mari Abesbatza Manlleun (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izan zen duela aste batzuk, eta orain Manlleuko abesbatzak bisitatuko du Errenteria-Orereta, eta baita Euskal Herriko beste zenbait toki ere. Etzi iritsiko da, eta maiatzaren 1era arte izango da bertan. Abesbatza 40 gaztez osatuta dago, eta Buia Reixach-ek zuzentzen du. Bi egunez entseatu ondoren, astelehenean emango dute kontzertua bi abesbatzek, 20:00etan, Fatimako Andra Mari elizan.
Andra Mari Abesbatza Manlleun (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izan zen duela aste batzuk, eta orain Manlleuko abesbatzak bisitatuko du Errenteria-Orereta, eta baita Euskal Herriko beste zenbait toki ere. Etzi iritsiko da, eta maiatzaren 1era arte izango da bertan. Abesbatza 40 gaztez osatuta dago, eta Buia Reixach-ek zuzentzen du.
Bi egunez entseatu ondoren, astelehenean emango dute kontzertua bi abesbatzek, 20:00etan, Fatimako Andra Mari elizan.
