Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oteizaren Irungo urteen gaineko hitzaldia emango du gaur Ruiz Eginok Menchu Gal aretoan

Ekainaren 10a bitartean Urdanibia plazako Menchu Gal aretoan bisitatu daitekeen Oteiza-Gal, Irunen bat egiten duten bi begirada erakusketa dela eta, Oteizak Irunen egindako lanari buruzko bi hitzaldi emango dituzte, horietatik lehena gaur bertan: Oteiza Irunen: buruargitasunezko urteak. Erakusketaren komisario den Iñaki Moreno Ruiz Eginok emango du, 19:00etatik aurrera, Menchu Gal aretoan bertan (sarrera Eguzkitzaldea kaletik). Ruiz Eginok Oteiza ezagutu zuen, eta harreman estua izan zuten batik bat 1988tik aurrera. Zenbait hitzaldi eman ditu Jorge Oteizaren obrari eta nortasunari buruz, eta bi mintegi zuzendu ditu haren obrari buruz Madrileko Reina Sofia Arte Museo Nazionalean (MNCARS). Oteiza 2000 erakusketako komisarioa izan zen; harekin inauguratu zen Kubo Kutxa erakusketa-gunea Donostiako Kursaalen, eta eskultorea bizirik zegoenean egindako azkeneko erakusketa nagusia izan zen. Besteak beste, Oteiza esteta y mitologizador vasco (1986) eta Oteiza: Evocación del último arúspice, indagador, esteta del espacio metafísico lanak idatzi ditu, eta Madrilgo MNCARSek argitaratutako Oteiza gidaliburu didaktikoaren egilea da. Bigarrena maiatzan Oteizari buruzko bigarren hitzaldia Fernando Garcia Nietok emango du, maiatzaren 23an, Oteizaren obra publikoa Irunen goiburupean. Historian Lizentziatua da Nieto eta Arte Garaikideetako Masterra egin zuen Madrilgo Complutense unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Jorge Oteiza, Vanguardia e Historia: espacio, poética y discurso de la escultura vasca contemporánea ikastaroaren arduraduna izan da. Bigarren saio horren harira, artista oriotarrak [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2012/04/26

Ekainaren 10a bitartean Urdanibia plazako Menchu Gal aretoan bisitatu daitekeen Oteiza-Gal, Irunen bat egiten duten bi begirada erakusketa dela eta, Oteizak Irunen egindako lanari buruzko bi hitzaldi emango dituzte, horietatik lehena gaur bertan: Oteiza Irunen: buruargitasunezko urteak. Erakusketaren komisario den Iñaki Moreno Ruiz Eginok emango du, 19:00etatik aurrera, Menchu Gal aretoan bertan (sarrera Eguzkitzaldea kaletik).

Ruiz Eginok Oteiza ezagutu zuen, eta harreman estua izan zuten batik bat 1988tik aurrera. Zenbait hitzaldi eman ditu Jorge Oteizaren obrari eta nortasunari buruz, eta bi mintegi zuzendu ditu haren obrari buruz Madrileko Reina Sofia Arte Museo Nazionalean (MNCARS). Oteiza 2000 erakusketako komisarioa izan zen; harekin inauguratu zen Kubo Kutxa erakusketa-gunea Donostiako Kursaalen, eta eskultorea bizirik zegoenean egindako azkeneko erakusketa nagusia izan zen.

Besteak beste, Oteiza esteta y mitologizador vasco (1986) eta Oteiza: Evocación del último arúspice, indagador, esteta del espacio metafísico lanak idatzi ditu, eta Madrilgo MNCARSek argitaratutako Oteiza gidaliburu didaktikoaren egilea da.

Bigarrena maiatzan
Oteizari buruzko bigarren hitzaldia Fernando Garcia Nietok emango du, maiatzaren 23an, Oteizaren obra publikoa Irunen goiburupean. Historian Lizentziatua da Nieto eta Arte Garaikideetako Masterra egin zuen Madrilgo Complutense unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Jorge Oteiza, Vanguardia e Historia: espacio, poética y discurso de la escultura vasca contemporánea ikastaroaren arduraduna izan da.

Bigarren saio horren harira, artista oriotarrak hirian utzi dituen obren bisitaldi gidatua egiteko aukera izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.