Ereintzak mailaz igotzeko fasea jokatuko du egunotan
Ereintza eskubaloiko lehen taldea Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko bi urrats falta zaizkio, eta horretarako, lehenik, fase bat gainditu beharko du. Azken fase hori Segovian (Gaztela Leon, Espainia) jokatuko dute, eta lau taldek parte hartuko dute. ...
Ereintza eskubaloiko lehen taldea Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko bi urrats falta zaizkio, eta horretarako, lehenik, fase bat gainditu beharko du. Azken fase hori Segovian (Gaztela Leon, Espainia) jokatuko dute, eta lau taldek parte hartuko dute. Ereintzaz gain, Viveros Herol Nava (Segovia), Roca del Valles (Bartzelona, Herrialde Katalanak) eta Paraxe Construcciones (Chapela Redondela, Galizia). Lau horietatik bi sailkatuko dira bigarren fase bat jokatzeko.
Hiru partida izango dituzte Ereintzak: bihar, 20:00etan; etzi, 16:00etan, eta etzidamu (10:30ean). Partida horiek Internetez emango dituzte zuzenean. Etxetik ikusteko aukerarik ez duenak, Txikikaia gune ludikoan ikusi ahal izango du partida Internet bidez.
