Izkiro Nautikoak urteko batzarra du gaur
Izkiro elkarteak urteroko batzar orokorra deitu du gaurko. Lehen deialdia 18:30erako egin dute eta 19:00etarako bigarrena. Batzarra parrokiako zineman egingo dute. Gai zerrendan ondorengoak agertzen dira, besteak beste: araudiaren onarpena; ontziraleku...
Izkiro elkarteak urteroko batzar orokorra deitu du gaurko. Lehen deialdia 18:30erako egin dute eta 19:00etarako bigarrena. Batzarra parrokiako zineman egingo dute. Gai zerrendan ondorengoak agertzen dira, besteak beste: araudiaren onarpena; ontziralekuen erabilera; amarratzeen kudeaketa eta mantenu gastuak, eta balantzea.
