
Gaur goizean Pasaiako alkatea Amaia Agirregabiriak 2daiden parte hartzen duten Anunziata ikastetxeko ikasleei diplomak banatu dizkie Antxoko ikastetxeko areto nagusian. Ikasteko eta elkartasunezko zerbitzua emateko metodologia erabiliz, Urtxintxa elkarteak 2daide udal proiektua kudeatzen du Pasaian. 2daide proiektua Pasaiako udaleko haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal Planaren barruan kokatzen da. Aurten bi lan talde eratu dituzte herriko gazteekin, eta komunitatea zerbitzatzeko asmoz, ikasle gazteek bi egitasmo landu dituzte. Hortaz, maiatzaren 26an, elkarteen egunean, gazteei zuzenduak izango diren tailerrak antolatuko dituzte eta maiatzaren hasieran, oraindik zehazteko dagoen datan, 3. adinekoen eguna antolatuko dute, aiton-amonei eta adinekoei ongi pasatzeko egun bat eskainiz. Hiru jarduera nagusi izango ditu 3. adinekoan jaiak: karaokea, pintxo txapelketa eta toka txapelketa.


Aurten Langileen Egunaren tokatu da Dantzari Txiki Eguna. Ereintza dantza taldeak antolatzen duen ekimenak 24. aldia du, eta aurtengoan Euskal Herri osotik etorriko diren 400 dantzari batuko zaizkie Ereintza dantza taldekoei. Ekintza guztiak kalean izango dira, baina zerura begira egongo dira antolatzaileak, egunotan gainean izan diren lainoek euririk utzi ez dezaten. Txarrenean ere, euria eginez gero, Galtzarabordako kiroldegian egingo dituzte guztiak. Ekitaldi nagusia eguerdian Zumardian egingo dutena izango da. Hain zuzen, hamabi dantzetako egitaraua prestatu dute: agurra eta San Juan; Getaria; Iruñea; Abaltzisketako txantxoak; zapatagin dantza; Txulalai; Makil txiki berria; jorrai dantza (mutilak); boastitzea (neskak); uztai txiki (mutilak) eta fandago eta arin-arina. Honakoak dira parte hartuko duten talde guztiak desfilean aterako diren ordenaren arabera: Errenteria Musikal (Errenteria-Orereta), Getaria (Getaria, Lapurdi), Amaiur (Iruñea), Lurra (Urretxu, Gipuzkoa), Ttarla (Hernani, Gipuzkoa), Udaberri (Tolosa, Gipuzkoa), Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa) eta Erketz (Lasarte-Oria, Gipuzkoa). Egitaraua 10:30: Taldeen kontzentrazioa Koldo Mitxelena plazan. 10:30: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan. 11:30: Desfilea. 10 minutuko bi geldialdi egingo dira. 12:30: Emanaldia Gamon Zumardian. 14:00: Bazkaria. Haurrek herriko elkarteetan bazkalduko dute, eta arduradunek Landare elkartean. 16:30: Dantzaldia Modestoren eskutik.

Fato Cultural Galego elkarteak antolatuta, maiatzean kaleko zinema izango da San Pedron. Maiatzaren 11n Telmo Esnalek zuzendutako Urte Berri On Amona emango dute, eta maiatzaren 12an Asier Altunaren Bertsolari. Bi emanaldiak 22:00etan izango dira, fron...

Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia bukatzeko bi jardunaldi falta dira. Eta dagoeneko final batzuk erabakita daude. Neskenak, esaterako. Gazte Mailan Otaegi-Senper eta Goikoetxea-Huizi bikoteak iritsi dira finalera. Eta Helduen Mailan Garmendia-Erras...



Atzo arratsaldean egindako udalbatzarrean Gaztaño pasealekuari Altxu kalea izena jartzea erabaki zuten zinegotziek aho batez. Kaleari izena aldatzeko proposamena Gaztañoko bizilagunek egin zuten, garraiolari, postari eta beste zenbait langile eta per...

Imanol Artola Oroitaldiaren XXII. ekitaldia ekainaren 9an eta 10ean izango da. 24 orduko futbito txapelketan parte hartu nahi dutenek Tiñelutik pasatu behar dute izena emateko. Epea jadanik zabalik dago.

Altzibarko jaiak, sanpedroak, antolatzeko lanetan hasi da Jai Batzordea. Pasa den ostiralean egin zuten lehenengo bilera, eta gaur egingo dute bigarrena. 20:00etan izango da, Altzibarko eskoletan.

FUTBOLA Bigarren B Maila Mirandes-Real Union (igandea, 18:00etan). Erregional Ohorezko Maila Behobia-Beti Gazte (larunbata, 15:30ean, Galeko belar artifizialeko zelaian). Urola-Real Union B (larunbata, 16:00etan). Erregional Preferente Maila Dun...

Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi du maiatzaren 1ean ez dela izanen hondakinen gaikako bilketarik; hil horren 8an eginen dute kutxa horien eta bizilekuetako gaikako edukiontzien hurrengo bilketa. “Etxeko kutxa horia betea baldin bada, ondoko borondatezko ekarpen-guneetan hustu dezakezue: Laranjondo karrikan; Tunelgo karrikan; Industria karrikan; Orio karrikan”, adierazi dute udaletxetik. Beiraren bilketa maiatzaren 3an izanen da, ostegunarekin. Bide batez, “kutxak eta etxe hondakinak bilketa egunaren bezperan” atera behar direla oroitarazi dute Herriko Etxetik.

Etzi, igandearekin, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta Irungo hainbat dantza eskolek eta Udal Kontserbatorioak emanaldi berezia eskainiko dute Zabaltza plazan. 10:30ean, beroketa eta funky saioak, Ainhoa eta Toxic akademien eskutik. 12:00e...

Oñatiko Upaingoa baserrian, Juan Zelaiak, Jose Mari Arzelusen osabak, 300 urte baino gehiagoko tradizioa berreskuratu du: txakolina baserrian bertan egitearena. Jose Mari Arzelus oñatiarra da izatez, baina Oiartzunen bizi da, eta familiako negozioan ...

22 talde gehi ezusteko saioak. Hori da astelehen gauerako eta astearte goizalderako Cafe Irunen prestatu duten musika plana. Hogeitik gora talde hurbilduko dira Letxunborro etorbideko aretora, gipuzkoarrak denak, egiten dutena ezagutarazi eta euren arteko harremanak sendotzeko gogoz. MEK (Musicos en kontakto) Festival jaialdiaren lehen ekitaldia izango da. Gaur goizean egin dute aurkepena Cafe Irunen. Bertan izan dira Gemma Gigyan eta Manu Gestido antolatzaileak, Belen Sierra eta Patxi Presa Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkari eta zuzendaria, eta Aitor Font Cafe Iruneko arduraduna. Ideia kasualitatez jaio zen, Gigyanek kontatu duen bezala: “Facebook-en talde pribatu bat sortu nuen, Musicos en Kontacto izenekoa, Gipuzkoako musika taldeen harremanetarako. Laster jendea gehitzen hasi zen, eta denbora gutxian eztabaidarako gune bat bihurtu zen. Talde berriak ezagutzeko aukera dugu, eta gure arazoetaz hitzegiteko ere”. Esaterako, lurraldean zuzeneko saio elektrikoak emateko musika taldeek dituzten zailtasunez aritzen dira MEK orrian. Horri buelta emateko asmoarekin dator MEK jaialdia. “SIa hasieratik zuzeneko emanaldiren bat prestatzeko aukera aipatu zen, baina ez genekien hainbeste taldek bat egingo zutenik”, nabarmendu du Gigyanek. Cafe Irunentzat ere albiste ona da asteleheneko jaialdia; hala aitortu zuen Fontek. “Cafe Irun ireki genuenean beste establezimenduetatik bereizi nahi ginen, eta horretarako zuzeneko emanaldiak eskaintzea nahi genuen. MEK antolatu ahal izatea urrats garrantzitsua [...]

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso eskubaloiak bukatu du denboraldia. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Donibane Mendaur-Oiarso. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. ...

Bentako TAOa dela eta sortu den eztabaidaren inguruan, Hondarribiko Bilduk Udal Gobernuaren jarrera salatu nahi du: “Martxoaren 21an prentsara bidali genuen oharrean esaten zen Udalak Portu eta Itsas-Gaietako Zuzendaritzak emandako eskumenak bukatuta zeudela eta ezin zuela TAO kobratu, eta Udalari eskatzen genion makinak desaktibatzeko eta hori hiritarrei jakin arazteko”. “Iruditzen zaigu, Udal Gobernuak hiritarrei sinistarazi nahi diela, Bildu, Bentako aparkalekua Udalaren kudeaketaren eskutik kanpo gelditzearen alde dagoela, eta hori ez da hala. Hondarribiko Udalak gestionatu behar duela deritzogu”. Martxoaren 15ean Portu eta Itsasgaietako Zuzendaritzak eta Hondarribiko Udalaren artean zuten hitzarmena bukatu zenean, Udaltzaingoak Bentako TAOa kudeatzeari utzi zion, baina makinak ez zituzten desaktibatu. “Hiritarrengan desberdintasuna sortzen zen, ez zekitenak ordaindu eta zekitenak ez zuten ordaintzen”. Bilduk prentsaren bidez jakinarazi zuenean zer gertatzen ari zen, “Udal Gobernuari ez zitzaion gustatu eta gure iritziz mendeku politiko bezala berriro kobratzen hasi dira, eta isunak jartzen. Isunak jartzeko erabiltzen ari den sistema bera ere onartezina da, eta gure ustez legez kontrakoa, kotxeak ondoko kalean aparkaturik egongo bailiran, hain zuzen ere, Matxin Artzu kalean, aldiz, makinak berak Benta helbidea erakusten du. Hau oso oso larria iruditzen zaigu eta erantzunkizun politikoak exigitzen ditugu”. “Udal Gobernuak ez du TAO sistema erabiltzen Legeak esaten duen espirituarekin, honek aparkalekuen [...]

Presoen aldeko elkartasuna adierazteko, kartelada egingo dute gaur arratsaldean Lezon. Gurutze Santuaren plazan jarri dute zita, 20:00etan.

Izkiro elkarteak urteroko batzar orokorra deitu du gaurko. Lehen deialdia 18:30erako egin dute eta 19:00etarako bigarrena. Batzarra parrokiako zineman egingo dute. Gai zerrendan ondorengoak agertzen dira, besteak beste: araudiaren onarpena; ontziraleku...