Palako final batzuk erabakita daude
Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia bukatzeko bi jardunaldi falta dira. Eta dagoeneko final batzuk erabakita daude. Neskenak, esaterako. Gazte Mailan Otaegi-Senper eta Goikoetxea-Huizi bikoteak iritsi dira finalera. Eta Helduen Mailan Garmendia-Erras...
Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia bukatzeko bi jardunaldi falta dira. Eta dagoeneko final batzuk erabakita daude.
Neskenak, esaterako. Gazte Mailan Otaegi-Senper eta Goikoetxea-Huizi bikoteak iritsi dira finalera. Eta Helduen Mailan Garmendia-Errasti eta Indo-Beldarrain.
Mutiletan, Otegi-Antxordoki I izango da Lehen Mailako finala jokatuko duen bikoteetako bat. Beste finalista bikotea, etzi jokatuko duten Unda-Bereau eta Peluaga-Huegun bikoteen partidatik aterako da.
Beste mailetan asteburuan eta asteartean jokatuko dituzten partidetatik aterako dira finalisten izenak.