Hogei talde baino gehiagok joko dute Cafe Irunen asteartean, MEK jaialdiaren lehen ekitaldian
22 talde gehi ezusteko saioak. Hori da astelehen gauerako eta astearte goizalderako Cafe Irunen prestatu duten musika plana. Hogeitik gora talde hurbilduko dira Letxunborro etorbideko aretora, gipuzkoarrak denak, egiten dutena ezagutarazi eta euren arteko harremanak sendotzeko gogoz. MEK (Musicos en kontakto) Festival jaialdiaren lehen ekitaldia izango da. Gaur goizean egin dute aurkepena Cafe Irunen. Bertan izan dira Gemma Gigyan eta Manu Gestido antolatzaileak, Belen Sierra eta Patxi Presa Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkari eta zuzendaria, eta Aitor Font Cafe Iruneko arduraduna. Ideia kasualitatez jaio zen, Gigyanek kontatu duen bezala: “Facebook-en talde pribatu bat sortu nuen, Musicos en Kontacto izenekoa, Gipuzkoako musika taldeen harremanetarako. Laster jendea gehitzen hasi zen, eta denbora gutxian eztabaidarako gune bat bihurtu zen. Talde berriak ezagutzeko aukera dugu, eta gure arazoetaz hitzegiteko ere”. Esaterako, lurraldean zuzeneko saio elektrikoak emateko musika taldeek dituzten zailtasunez aritzen dira MEK orrian. Horri buelta emateko asmoarekin dator MEK jaialdia. “SIa hasieratik zuzeneko emanaldiren bat prestatzeko aukera aipatu zen, baina ez genekien hainbeste taldek bat egingo zutenik”, nabarmendu du Gigyanek. Cafe Irunentzat ere albiste ona da asteleheneko jaialdia; hala aitortu zuen Fontek. “Cafe Irun ireki genuenean beste establezimenduetatik bereizi nahi ginen, eta horretarako zuzeneko emanaldiak eskaintzea nahi genuen. MEK antolatu ahal izatea urrats garrantzitsua [...]
22 talde gehi ezusteko saioak. Hori da astelehen gauerako eta astearte goizalderako Cafe Irunen prestatu duten musika plana. Hogeitik gora talde hurbilduko dira Letxunborro etorbideko aretora, gipuzkoarrak denak, egiten dutena ezagutarazi eta euren arteko harremanak sendotzeko gogoz. MEK (Musicos en kontakto) Festival jaialdiaren lehen ekitaldia izango da. Gaur goizean egin dute aurkepena Cafe Irunen. Bertan izan dira Gemma Gigyan eta Manu Gestido antolatzaileak, Belen Sierra eta Patxi Presa Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkari eta zuzendaria, eta Aitor Font Cafe Iruneko arduraduna.
Ideia kasualitatez jaio zen, Gigyanek kontatu duen bezala: “Facebook-en talde pribatu bat sortu nuen, Musicos en Kontacto izenekoa, Gipuzkoako musika taldeen harremanetarako. Laster jendea gehitzen hasi zen, eta denbora gutxian eztabaidarako gune bat bihurtu zen. Talde berriak ezagutzeko aukera dugu, eta gure arazoetaz hitzegiteko ere”. Esaterako, lurraldean zuzeneko saio elektrikoak emateko musika taldeek dituzten zailtasunez aritzen dira MEK orrian. Horri buelta emateko asmoarekin dator MEK jaialdia. “SIa hasieratik zuzeneko emanaldiren bat prestatzeko aukera aipatu zen, baina ez genekien hainbeste taldek bat egingo zutenik”, nabarmendu du Gigyanek.
Cafe Irunentzat ere albiste ona da asteleheneko jaialdia; hala aitortu zuen Fontek. “Cafe Irun ireki genuenean beste establezimenduetatik bereizi nahi ginen, eta horretarako zuzeneko emanaldiak eskaintzea nahi genuen. MEK antolatu ahal izatea urrats garrantzitsua da guretzat”.
Bi eszenatoki prestatuko dituzte Cafe Iruneko goiko solairuan —behekoan jatetxea dago— eta talde bakoitzak hamabost minutuko saioa egingo du; horrela, zaleek bost minutu besterik ez dute itxaron beharko emanaldi baten bukaera eta hurrengoaren hasieraren artean. “Taldeei aretoko ryder-ra pasatu diegu eta horretara egokitu beharko dute: iritsi, txekeatu eta jo”, argitu zuen Gestidok. “Ez da taldeentzako modurik onena, baina eurek badakite, eta oso gustura daude hautatutako sistemarekin. Bestela ezinezkoa litzateke. Eszenatoki bakoitzean ekipo profesional bat prestatuko dugu eta teknikariak izango dira uneoro ager daitezkeen arazoak konpontzeko”, gehitu zuen.
22:30ak arte, gutxi gorabehera, saio akustikoak izango dira, eta ordu horretatik amaiera arte, elektrikoak. Programatutako kontzertuak 04:00etan bukatuko direla uste dute. “Hortik aurrera zeinek daki!”
Irun Zuzenean egitasmoa
MEK Festibalak Irun Zuzenean egitasmoa abiatzeko ere balioko du. Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuaren ekimena da, “tokiko musika eszena bizibirritzeko helburua” duena, Belen Sierra ordezkariak azaldu bezala: “Proiektu honen bitartez lan foro bat eraiki nahi dugu eragile, sortzaile, sustatzaile eta publikoarekin, tokiko musika sareak aurrera egin dezan, eta hori lortzeko denon ideiak mahai gainean jartzeko xedearekin”.
Arloko zuzendari Patxi Presaren ustez Irun Zuzenean ekimenak hasiera “ezinhobea” izango du MEK jaialdiarekin, bi ekimenek helburu bera daukatelako, hots, “tokiko musika taldeetzat zuzenean jotzeko aukerak zabaltzea”.
Irun Zuzenean-eko hurrengo ekintza ekainaren 21ean izango da, Musikaren Egunarekin; Skola Music-eko ikasleek kontzertua eskainiko dute Urdanibia plazan.
MEK jaialdia
- Taldeak: Luke Armstrong, Berebille Swing, Yemamah, Charly & Pavlyuchenko, Nia Moore King & The Blue Birds, Transistores 50, Les Fous, Buffalo, Julio Unicornio & Delicatessen Band, Silvertown, Prime Lane, Belladona, Backtracks, Rolling Dice, O’club, Los Santos, The Dispositives, Wheels eta Correos.
- Ordutegia: 20:00etatik 06:00etara.
- Autobusak: Amaratik 19:00etan eta 20:45ean aterako dira, Oreretako Zumarditik 19:30ean eta 21:10an, eta Zabaltza plazatik 20:00etan eta 21:45ean; itzulerakoak 04:00etan eta 05:30ean.
- Sarrera: 12 euro (pintxoak barne). Donostian (Ondarra, Uda berri eta Altxerri), Oreretan (Reyna eta Uxoa) eta Irunen (Cafe Irun, Cheers eta The Corner) eros daitezke.