Dantzaren Eguna ospatuko dute igandean Zabaltza plazan
Etzi, igandearekin, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta Irungo hainbat dantza eskolek eta Udal Kontserbatorioak emanaldi berezia eskainiko dute Zabaltza plazan. 10:30ean, beroketa eta funky saioak, Ainhoa eta Toxic akademien eskutik. 12:00e...
Etzi, igandearekin, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta Irungo hainbat dantza eskolek eta Udal Kontserbatorioak emanaldi berezia eskainiko dute Zabaltza plazan.
- 10:30ean, beroketa eta funky saioak, Ainhoa eta Toxic akademien eskutik.
- 12:00etan, batxata saioa, Danza Tatiana eta Carlos Zapirain eskolekin.
- 13:30ean dantza eskolen erakustaldia. Honakoak ariko dira: Toxic, Danza Tatiana, Miren Gomez, Musika eta Dantza Udal Kontserbatorioa, Carlos Zapirain eta Ainhoa.