Prebentzioaren astea antolatu du DYAk
Hondarribiko DYAk osasunaren eta istripuen prebentzioaren astea antolatu du maiatzaren 7tik 12ra Hondarribian. «Prebentzioa da gako nagusiena istripuak gutxitzeko eta gaixotasunen agertzea saihesteko», esan dute. Ekimena doan da, eta hitzaldiak eta t...
Hondarribiko DYAk osasunaren eta istripuen prebentzioaren astea antolatu du maiatzaren 7tik 12ra Hondarribian. «Prebentzioa da gako nagusiena istripuak gutxitzeko eta gaixotasunen agertzea saihesteko», esan dute. Ekimena doan da, eta hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte egunero arratsaldeko zazpietatik aurrera Hondarribiko DYAn. Azken egunean, istripu baten simulazioa egingo dute. Izena emateko 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar da, edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzita.
