‘Emakume kubatarrak’ erakusketa, Zuloagan
Emakume kubatarrak izeneko argazki erakusketa ireki du Gipuzkoako Berdintasun Sareak Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean. Hilaren 13ra arte izango da irekita. Erakusketa ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13...
Emakume kubatarrak izeneko argazki erakusketa ireki du Gipuzkoako Berdintasun Sareak Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean. Hilaren 13ra arte izango da irekita. Erakusketa ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara eta, larunbatetan, aldiz, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Orain igandetan ere zabalduko dute erakusketa aretoa, 11:00etatik 14:00etara.
