Eskualdeko batelek hiru domina lortu dituzte Espainiako Txapelketan
Lezo Herri Eskolak urteroko jaialdia egingo du etzi. Ohi bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hezkuntza komunitate guztiarentzat, helduentzat zein haurrentzat. Goizean goiz, musikarekin hasiko dute eguna. Ondoren, krosa egingo dute, eta hainbat t...
Lezo Herri Eskolak urteroko jaialdia egingo du etzi. Ohi bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hezkuntza komunitate guztiarentzat, helduentzat zein haurrentzat.
Goizean goiz, musikarekin hasiko dute eguna. Ondoren, krosa egingo dute, eta hainbat tailer mota ere egingo dituzte haurrentzako. Goizean eguraldi txarra eginez gero, jolastokiko ekitaldiak kiroldegiko kantxan egingo dituzte.
Eguerdian bazkariak egingo dituzte, haurrek lehendabizi, eta helduek ondoren. Arratsaldean, besteak beste, Izeberg musika taldearekin dantzaldia izango dute. .
Bestalde, gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, bilera egingo dute jai egunean lan egin nahi dutenekin. Ikastetxean bertan izango da.
EGITARAUA
- 09:00etan. Diana.
- 09:30ean. Krosa, herriko kaleetatik zehar.
- 10:00etatik aurrera. Eskolako jolastokian: tailerrak, erakusketa, serigrafia…
- 11:00etatik 12:30era. Herri kirolak jolastokian, txiki eta helduentzat.
- Jarraian. Emanaldiak: jolastokian, dantza eta eskolako abesbatza.
- 13:30ean. Eskolako jantokian txikien bazkaria. Bitartean, helduentzako erromeria eta toka txapelketa.
- 14:30ean. Eskolako jantokian, helduen bazkaria.
- 14:30ean. Jolasak eta jokoak.
- 16:30etik aurrera. Dantzaldia, Izeberg taldearen eskutik.
- 18:30ean. Garbiketa.
