Galdu arren, Zilarrezko Mailan jokatzen jarraituko du Bidasoak
Aurreko asteburuan bezala, aurkari zuzen bat kontra huts egin zuen Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeak igandean. Alcobendasen galdu zuten (32-30), baina jokatu aurretik bazekiten datorren denboraldian Ohorezko Mailan ariko direla; Pozoblanco Bartzelonan galdu zuen, eta bi taldeen arteko tartea bost puntukoa da, liga amaitzeko bi partida geratzen direnean —Bidasoari bakarra—. Denboraldia luze egin zaie irundarrei. Bigarren itzuliaren hasieran liga lasaitasuneko eremuan bukatu zutela zirudien aren, azken partidetan behar baino huts gehiago egin ditu Bidasoak, eta salbazioa uste baino beranduago lortu dute. Haien mesederako, Pozoblancok bere partida galdu zuen Bartzelonaren kontra, eta emaitza horri esker datorren urtean Zilarrezko Mailan errepikatuko dute. Liga amaitzeko bi partidaren faltan Mecalia da maila galdu duen talde bakarra. Jaitsierako beste postuarentzako bi hautagai daude: Pozoblanco (hamahiru puntu) eta Badajoz (hamasei). Gazteak, bigarren eremukoan Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeko Gazte Mailako taldeak bigarren postua lortu zuen joan den asteburuan Carballon (A Coruña, Galizia) jokatutako Espainiako Txapelketako eremuko kanporaketan. Lehen partida Ifecgas Pereira Xiriaren kontra irabazi zten irundarrek (25-27), eta bigarrenean Dosa Salesianos menderatu zuten (32-22). Azken partida erabakiorran irundarrek ezin izan zuten Cuatro Rayas Valladoliden kontra irabazi (27-25). Azkenean Bidasoak, Valladolidek eta Xiriak bina garaipen lortu zituzten, eta sartutako eta jasotako gol kopuruak erabaki zuen txapelduna. Etxeko taldearentzat, Xiriarentzat, [...]
Aurreko asteburuan bezala, aurkari zuzen bat kontra huts egin zuen Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeak igandean. Alcobendasen galdu zuten (32-30), baina jokatu aurretik bazekiten datorren denboraldian Ohorezko Mailan ariko direla; Pozoblanco Bartzelonan galdu zuen, eta bi taldeen arteko tartea bost puntukoa da, liga amaitzeko bi partida geratzen direnean —Bidasoari bakarra—.
Denboraldia luze egin zaie irundarrei. Bigarren itzuliaren hasieran liga lasaitasuneko eremuan bukatu zutela zirudien aren, azken partidetan behar baino huts gehiago egin ditu Bidasoak, eta salbazioa uste baino beranduago lortu dute. Haien mesederako, Pozoblancok bere partida galdu zuen Bartzelonaren kontra, eta emaitza horri esker datorren urtean Zilarrezko Mailan errepikatuko dute.
Liga amaitzeko bi partidaren faltan Mecalia da maila galdu duen talde bakarra. Jaitsierako beste postuarentzako bi hautagai daude: Pozoblanco (hamahiru puntu) eta Badajoz (hamasei).
Gazteak, bigarren eremukoan
Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeko Gazte Mailako taldeak bigarren postua lortu zuen joan den asteburuan Carballon (A Coruña, Galizia) jokatutako Espainiako Txapelketako eremuko kanporaketan. Lehen partida Ifecgas Pereira Xiriaren kontra irabazi zten irundarrek (25-27), eta bigarrenean Dosa Salesianos menderatu zuten (32-22). Azken partida erabakiorran irundarrek ezin izan zuten Cuatro Rayas Valladoliden kontra irabazi (27-25). Azkenean Bidasoak, Valladolidek eta Xiriak bina garaipen lortu zituzten, eta sartutako eta jasotako gol kopuruak erabaki zuen txapelduna. Etxeko taldearentzat, Xiriarentzat, izan zen txapela, eta irundarrentzat bigarren postua.
Kadete Mailako taldeak Irunen jokatuko du Espainiako Txapelketako Lurraldeko fasea, hilaren 11tik 12ra. Bartzelona (Kataluniako ligako 2. geratu zen) , Loiola San Antonio (Nafarroako 1.a) eta Calasancio (Errioxako 1.a) izango ditu aurkari. Bidasoa irun taldeko kadeteak Euskadiko azpitxapeldun geratu dira aurten.
