Jai errepublikanoa egingo dute larunbatean Moskun
Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarrak Jai Errepublikanoaren ekitaldi berri bat ospatuko du larunbat arratsalde eta gauean Urdanibia plazan. Gazteen artean balore errepublikarrak zabaltzea nahi dute elkartekoek, egungo erduak alternatiba baduela er...
Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarrak Jai Errepublikanoaren ekitaldi berri bat ospatuko du larunbat arratsalde eta gauean Urdanibia plazan. Gazteen artean balore errepublikarrak zabaltzea nahi dute elkartekoek, egungo erduak alternatiba baduela erakusteko. Festa arratsaldeko 16:ooetan hasiko da, lehiaketekin, eta musika jaialdi batekin bukatuko da. Eskualdeko zortzi taldek joko dute 20:00etatik gauerdira arte.
Arratsaldean liburu azoka txiki bat ere antolatuko dute ere, gai sozial eta politikoak lantzeagatik nabarmendutako argitaletxe hautatuekin: Hiruk, Txalapartak, FIMek, Atrapasueñosek eta Euskadi-Cuba elkarteak jarriko dituzte liburuak saltzeko.
Egitaraua
- 16:00etatik aurrera: Bidasoko V. Graffiti Txapelketa, II. Xake Txapelketa Errepublikanoa, haurrentzako jolasak Irun Iruten elkarteak antolatuta eta literatur azoka.
- 20:00etan hasita, musika jaialdia, honako taldeekin: Glaukoma, Mendeku, Rubio, Melmac, Sangre de mono, Blast Wave, BDTD (Busting Down The Door) eta La Cremme.
