Plaiaundin erabakiko da igoera faseko finala zeinek jokatuko duen
Joan den igandean ekin zion Irun RT-k igoera faseko lehen kanporaketari. Zaragozan jokatu zuten, Bull McCabes’s Fenix taldearen kontra, eta etxekoak nagusi izan ziren (26-22). Emaitza hain estua izanik, itzuliko partidan erabakiko da Espainiako Lehen...
Joan den igandean ekin zion Irun RT-k igoera faseko lehen kanporaketari. Zaragozan jokatu zuten, Bull McCabes’s Fenix taldearen kontra, eta etxekoak nagusi izan ziren (26-22). Emaitza hain estua izanik, itzuliko partidan erabakiko da Espainiako Lehen Mailara igotzeko play-offetako finala bi taldeetako zeinek jokatuko duen. Larunbatean izango da partida, 15:00etan Plaiaundin.
Igandeko lehia gogorra izan zen, joan etorrikoa. Irundarrak aurreratu ziren markagailuan aurre hartu zuten (0-5), baina etxekoek indartsu erabtzun zuten (14-5). Atsedenaldia baino lehen beltzek emaitza estutzea lortu zuten (14-10). Bigarren zatia joaktzen hasi eta gutxira hamar minutuz geratu behar izan zuten, kaskabarragatik. Ondoren, Zaisa Irunek bi entseguri esker aurrea hartu zuen (14-22), baina azken minutuetan epaileak bi irundar kanporatu zituen eta Fenixek bi entsegu egiteko balioatu zuen.
