Touring Erregional Ohorezko Mailara igo daiteke etzi
Mailaz igo daiteke Touring etzi
Touring mailaz igo daiteke etzi, Andoaingo Euskaldunaren kontra irabazten badu. Talde gorritxoa lehenengoa da sailkapen taulan, bigarrena den Ostadarrek baino hiru puntu gehiagorekin, eta liga amaitzeko bi jardunaldi falta direnean, nahikoa luke etziko partida irabaztea zuzenean mailaz igotzeko. Etzi beraz, Erregional Preferente Maila utzi eta Erregional Ohorezko Mailara pasa daiteke Touring. Asteburu honetako partidan ez balu lortuko, baina, hurrengo asteburuan jokatuko den ligaren azken jardunaldian aukera izango lukete, berriz ere, gorritxoek mailaz igotzeko.
