Zirkulu Polar Artikotik irten eta Trebiñura arteko bidaia, Jaizkibelen Mendi Astean
Astebetez egunero izango dira mendiko jardunari lotutako ekimenak, doan, eta herritar guztiei zabalik Jaizkibel Mendizale Taldearen Mendi Astea ate joka dator. Astelehenean hasi eta hilaren 12an bukatuko da, larunbata, mendi irteera batekin. Lanegunetan, berriz, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, argazki emanaldiak eta bestelakoak emango dituzte, urtero legez, bidaiak, mendia eta abentura uztartuz, motxila soinean hara eta hona ibiltzea gustuko duten guztientzat. Lanegunetan programatu dituzten proiekzio guztiak 20:00etan izango dira, eta sarrera, kasu guztietan, doan izango da. Asteleheneko, astearteko eta asteazkeneko emanaldiak Kultur Etxean izango dira, eta ostegunekoak eta ostiralekoak, aldiz, mendi taldearen egoitzan, Oarso kaleko 4. zenbakian. Mendi Asteak irauten duen bitartean, bestalde, mendi argazki erakusketa bisita daiteke Kultur Etxean, mendi taldeko kideek utzitako argazkiekin atonduta. Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Iruñerriko Itzulia Mendi Astea bukatzeko irteera bat antolatu du Jaizkibelek. Hilaren 12an, Arlegi herritik abiatu eta Perdon mendilerroa zeharkatuz, Erreniega mendia igoko dute (1.037 metro) ondoren Beraskoain herriraino joateko. Guztira, 18,3 kilometro osatuko dituzte Nafarroatik zehar. Interesdunek www.jaizkibelmt.tk. webgunean topa dezakete irteeraren gaineko informazio zabalagoa. Egitaraua Astelehena 7. Islandia eta Groenlandia, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalek aurkeztuta. Asteartea 8. Esquí en el Far West, Poto Gorrotxategiren eta Belen Eguzkizaren eskutik. Asteazkena 9. Nafarroa. Egileak: Imanol Diaz de Garaio eta Migel Angel [...]
Astebetez egunero izango dira mendiko jardunari lotutako ekimenak, doan, eta herritar guztiei zabalik
Jaizkibel Mendizale Taldearen Mendi Astea ate joka dator. Astelehenean hasi eta hilaren 12an bukatuko da, larunbata, mendi irteera batekin. Lanegunetan, berriz, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, argazki emanaldiak eta bestelakoak emango dituzte, urtero legez, bidaiak, mendia eta abentura uztartuz, motxila soinean hara eta hona ibiltzea gustuko duten guztientzat.
Lanegunetan programatu dituzten proiekzio guztiak 20:00etan izango dira, eta sarrera, kasu guztietan, doan izango da. Asteleheneko, astearteko eta asteazkeneko emanaldiak Kultur Etxean izango dira, eta ostegunekoak eta ostiralekoak, aldiz, mendi taldearen egoitzan, Oarso kaleko 4. zenbakian.
Mendi Asteak irauten duen bitartean, bestalde, mendi argazki erakusketa bisita daiteke Kultur Etxean, mendi taldeko kideek utzitako argazkiekin atonduta. Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Iruñerriko Itzulia
Mendi Astea bukatzeko irteera bat antolatu du Jaizkibelek. Hilaren 12an, Arlegi herritik abiatu eta Perdon mendilerroa zeharkatuz, Erreniega mendia igoko dute (1.037 metro) ondoren Beraskoain herriraino joateko. Guztira, 18,3 kilometro osatuko dituzte Nafarroatik zehar.
Interesdunek www.jaizkibelmt.tk. webgunean topa dezakete irteeraren gaineko informazio zabalagoa.
Egitaraua
Astelehena 7. Islandia eta Groenlandia, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalek aurkeztuta.
Asteartea 8. Esquí en el Far West, Poto Gorrotxategiren eta Belen Eguzkizaren eskutik.
Asteazkena 9. Nafarroa. Egileak: Imanol Diaz de Garaio eta Migel Angel Otsoa de Alda.
Osteguna 10. Mendian zer ikusi, Aranzadi elkarteko etnografo Javier Castro Montoyak gidatuta.
Ostirala 11. Trebiñuko Biraren ragazki bildumaren proiekzioa.

