Alkartasunaren kultura hamabostaldiak baditu datak
Maiatzaren 26an hasi eta ekainaren 9an bukatuko da aurten Alkartasuna Dantza Taldearen kultura hamabostaldia. Ohi bezala, taldeko helduenek herritarrentzat eskainiko duten dantza emanaldiarekin abituko da hamabostaldia, larunbata gauean, eta igandean, ...
Maiatzaren 26an hasi eta ekainaren 9an bukatuko da aurten Alkartasuna Dantza Taldearen kultura hamabostaldia. Ohi bezala, taldeko helduenek herritarrentzat eskainiko duten dantza emanaldiarekin abituko da hamabostaldia, larunbata gauean, eta igandean, berriz, Alkar Txiki taldeko haurren txanda izango da. Eguerdian dantzatuko dute txikiek, Gure Zumardian. Hamabostaldiak irauten dituen bi asteetan tailerrak eta beste izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Horien berri, aurrerago emango dute zehatzago. Esan dutenez, Pasaia Lezo Lizeoko antzerki taldekoek antzezlana ere eskainiko dute, eta beste hainbat sorpresa iragarri dituzte, guztian, kulturaren inguruan antolatutakoak. Kultur hamabostaldiaren barruan, betiko legez, Sagardo Jaia izango da, aurtengoa ekainaren 2an.
