Espetxe zigorra mantendu die Gorenak Bateraguneko auzipetuak
Espainiako Auzitegi Gorenak kartzela zigorrak murriztu dizkie Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari zortzi urtetik seira jaitsi die zigo...
Espainiako Auzitegi Gorenak kartzela zigorrak murriztu dizkie Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari zortzi urtetik seira jaitsi die zigorra, eta Arnaldo Otegi eta Rafa Diezei hamar urtetik sei urte eta erdira.
Otegi eta Diez erakunde armatuko zuzendaritzako kidetzat jo zituen Auzitegi Nazionalak, baina Gorenak zuzendaritzako kide ez, erakunde armatuko kidetzat jo ditu. Nolanahi ere, Gorenak Auzitegi Nazionalaren tesiari jarraitu dio, eta ezker abertzalea bide politiko eta demokratikoen alde lerratzearen alde egin zuten lana ETAren aginduak jarraituz egin zutela berretsi du. ETAren aginduz Batasuna berregituratzea egozten die Gorenak zigortu guztiei. Auzitegi Nazionalak jarritako inhabilitazioari ere eutsi egin dio Gorenak.
Bi boto partikular egon dira, eta batek absoluzioaren alde egin du, eta besteak epaia errepikatzearen alde. Epaimahaia osatzen duten bost magistratutatik hiruk besterik ez dute izenpetu sententzia, adostasun handirik gabe hartutako erabakia da beraz.
