
Gazte Informazio Bulegotik pasatu behar dute interesdunek; atal teorikoa eta praktikoa izango dituzte kontuan Uztailerako udalak antolatzen dituen udaleku irekietarako begiraleak behar direla jakinarazi dute: «Talde arruntentzako hezitzaileak, Saharat...

Datorren asteburuan Goñerrian, Nafarroan, ibiliko dira Urdaburu elkarteak antolatutako ibilaldira joaten diren herritarrak. Hain zuzen, Valdorba-Andia abelbidearen azken etapa izango da: Jaitz herritik Lizarraga gainera joango dira, eta bidean Urdanoz...

Larunbatean irtengo dira Trintxerpetik eta igandean igoko dute Cebollera mendiko tontorra Asteburua Errioxan emango dute Itsastarrak Mendi Taldeko lagunek. Larunbatean 06:45ean irtengo dira Trintxerpetik, Azoka paretik, eta handik Logroñora jango dira...

Pedro Alonso Niño de Moguer (PAN Moguer) Huelvako eskubaloi taldea Oiartzuna iritsiko da bihar. Herrian prestatuko dira jokalariak larunbatera arte, orduan baitute denboraldiko partida garrantzitsuena. Larunbatean, Ereintzaren kontra jokatuko du Mogue...

Euskal Jolasen bildumako laugarren diskoa grabatu du Urtxintxa eskolak Txantxariak izenburupean, eta diskoa aurkezteko musika emanaldi bat antolatu dute larunbaterako. 17:00etan iritsiko dira Txantxariak Donibanera, eta tximiniatik plazara bidea kaleji...

Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Zine Txiroaren barruan, bihar, Abiadura handiko mafia dokumentala emango dute, elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Alpeetako hegoldeko kasua ezagutaraziko du film horrek, eta hala nola, zuritutako diru beltzarekin finantzatu dutela salatuko du: “Zabor ilegalen birziklapen, elikagaien aizuntzea, droga, prostituzio edota arma merkataritzari esker lorturikoa”. Manolo Luppichini eta Claudio Metallok zuzendu dute, eta 60 minutu irauten du. Dokumentala gaztelaniaz azpititulatuta dago. Emanaldiaren ostean tertulia izango da Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduko kideekin.

Berrialagunak egiteko kanpaina hasi du Berria Taldeak herriz herri —besteak beste, Hitza eta Berria egunkariek osatzen dute Berria Taldea—. Hitza eta Berriaren irakurleak eta zaleak ez ezik, euskaraz bizitzeko asmoa duen guztiongana iristea da asmo...

Hileko bigarren antzerki emanaldia ikusteko aukera izango da hurrengo ostiralean, Gezalan. Xentimorik gabe antzezlana taularatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosak. Emanaldirako sarrerak eros daitezke jada, bost euroren trukean. Udalaren Kultura Sai...

Olaldeko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea luzatu egin dute, ekainaren 1a arte. Etxebizitza Bulegoan eskura daitezke Olaldeko etxebizitza tasatuei buruzko informazioa eta hauetako bat eskatzeko bete beharreko inprimakiak.

Irun, gizalegez ekimenaren baitan, txakurren jabeentzako jardunaldiak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean. Txakurren jokabidea hobetzeko heziketa irizpideak ezagutaraztea da jardunaldien helburua. Puianan egingo dituzte jardunaldi horiek. Apirile...

Irungo bi tabernak, Danakok eta La Agricolak, lehen postua lortu dute Gipuzkoako pintxo lehiaketan eta gazte koktelgilenean, hurrenez hurren. Danakoren pintxoaren egileak David Rodriguez eta Naiara Abando izan dira, eta koktel onenarena Naiara Tiscar. ...

19:00etan hasiko dira etzi Olatu Talka jaialdiren barruan Pasaian antolatutako ekimenak. Sahara Pasaian izenburupean, hainbat jarduera antolatu dituzte etzi arratsalderako Bixi Bixi elkarteak Donibanen eta Albaolak San Pedron. Donibanen munduko sukalda...

Udaberriaren etorrera festa batekin ospatu nahi du Txabol Sotoak, eta hori dela eta egun osoko festa antolatu du larunbaterako. Goizeko 11:00etan kalejiran irtengo dira buruhandiak, eta 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izango dira etxeko txikienentzat...

Altzibarko babes ofizialeko etxeak tokatu zaizkienei gutunak gaztelania hutsez bidali dizkietela kritikatu du Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazen arabera, Amenabar enpresak euskaldunen eskubideak urratzen ditu. Hala jakinarazi du, Olaldeko babes ofizialeko etxeak tokatu zitzaizkienek azken gutunak gaztelania hutsez jaso ondoren. Martxoaren 16an zozkatu zituzten etxebizitzak. Zortedunak, «gehienak edo denak oiartzuarrak» direla gogorarazi du EHEk, eta «gehienak edo denak gazteak». Hala ere, Amenabarrek egingo dituen etxebizitzen berri emateko «paper ugari» gaztelania hutsez jaso dituztela salatu du taldeak. «Beste behin ere enpresaren utzikeria eta ardura faltak euskaldunoi hizkuntza eskubideak urratu dizkigu», kritikatu du EHEk. Amenabar Euskal Herriko enpresa dela gogorarazi du, eta egunerokotasunean paper horiek euskaraz ez bidaltzea «lotsagarria» iruditzen zaiola: «Oiartzuarrok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EHEren arabera, herritar batzuk kexatu dira Amenabarren aurrean, eta Hizkuntz Eskubideen Behatokian ere jarri dute salaketa. Gainontzekoak ere, gauza bera egitera animatu ditu. Bestalde, udalari honelako urraketak berriz ere gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu dio: «Kasu hau berezia izan dela eta aurrerantzean neurriak hartuko dituztela erantzun digute».

Elitxu Auzo Elkarteak auzoa ezagutzeko bi jarduera antolatu ditu aste honetarako. Lehena bihar, hilaren 10ean, izango da. Lourdes Odriozolak hitzaldia emango du auzo elkartearen egoitzan, 19:00etatik aurrera. Izenburua Historia del barrio Lapice y sus ...

Antxoko Kamio tabernan Olatu Talkak kontzertua egingo dute etzi. Gorka eta Eider Zabaleta oiartzuarrak igoko dira taula gainera, 20:00etatik aurrera.

Iñaki Egaña historialariak La historia ocultada: el franquismo en Euskal Herria goiburuko hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, Hazia elkartean. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta denei irekita dago.

Espainiako Auzitegi Gorenak kartzela zigorrak murriztu dizkie Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari zortzi urtetik seira jaitsi die zigo...

Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du, etzi, 19:00etan, Lau Haizetararen elkartean: Gaien trataera bertsolarien aldetik. Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara elkarteak prestatu dute ekimena, eta zehaztu dutenez, oholtza gainean dagoen ...