‘Xentimorik gabe’ antzezlanerako sarrerak salgai daude

Hileko bigarren antzerki emanaldia ikusteko aukera izango da hurrengo ostiralean, Gezalan. Xentimorik gabe antzezlana taularatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosak. Emanaldirako sarrerak eros daitezke jada, bost euroren trukean. Udalaren Kultura Sai...

Hileko bigarren antzerki emanaldia ikusteko aukera izango da hurrengo ostiralean, Gezalan. Xentimorik gabe antzezlana taularatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosak.

Emanaldirako sarrerak eros daitezke jada, bost euroren trukean. Udalaren Kultura Saileko bulegotik pasatu daitezke interesdunak erostera (Donibane kalea, 2). Internet bidez ere BarraBarran eros daitezke.'Xentimorik gabe' antzezlana

Bi musikari ibiltari dira antzezlanaren protagonistak, Nik eta Ray. Gitarrak, marakak, klarineteak, tronpetak… hainbat instrumentu jotzen dituzte. 25 urte baino gehiago daramate munduan zehar, eta herrimina sentitu dute. Honoriok Euskal Herrira itzultzeko eskatu die bikoteari, Otañoren sindromea pairatu ez dezaten. Izenburuak dioen bezala, dirurik lortu gabe itzuliko dira.

Antzezlan horrekin txotxongilo eta antzerki emanaldien zikloarekin bukatuko dute. Guztira, lau ikuskizunek osatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.