Berrialagunak bilatzeko elkartuko dira gaur Ospitale Zaharrean

Berrialagunak egiteko kanpaina hasi du Berria Taldeak herriz herri —besteak beste, Hitza eta Berria egunkariek osatzen dute Berria Taldea—. Hitza eta Berriaren irakurleak eta zaleak ez ezik, euskaraz bizitzeko asmoa duen guztiongana iristea da asmo...

Berrialagunak egiteko kanpaina hasi du Berria Taldeak herriz herri —besteak beste, Hitza eta Berria egunkariek osatzen dute Berria Taldea—. Hitza eta Berriaren irakurleak eta zaleak ez ezik, euskaraz bizitzeko asmoa duen guztiongana iristea da asmoa. Irunen dagoeneko hainbat aldiz bildu dira, eta gaur elkartuko dira berriz, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:30ean hasita. Ekitaldia denei irekita dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.