Maialen Lujanbiok gaien trataera landuko du etzi Lau Haizetara elkartean
Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du, etzi, 19:00etan, Lau Haizetararen elkartean: Gaien trataera bertsolarien aldetik. Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara elkarteak prestatu dute ekimena, eta zehaztu dutenez, oholtza gainean dagoen ...
Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du, etzi, 19:00etan, Lau Haizetararen elkartean: Gaien trataera bertsolarien aldetik. Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara elkarteak prestatu dute ekimena, eta zehaztu dutenez, oholtza gainean dagoen bertsolari batek gai bat esan orduko izan ditzakeen burutapenak azalduko ditu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleak. Gaineratu dute “bertsolari batek gai baten aurrean hartu ditzakeen jarrera eta bideak” ere zehaztuko dituela.
Xenpelar bertso eskola hainbat urte daramatza maiatzean halako hitzaldiak antolatzen. Hala nola, Xabier Amuriza, Antton Kazabon, Fredi Paia, Anjel Mari Peñagarikano pasatu dira ekimen horretatik. Iaz, Joxerra Gartziak eman zuen hitzaldia, eta bertsoaren teknika egungo gizarteko komunikazio esparruetan nola txertatu litekeen azaldu zuen.
