Saharak Pasaia hartuko du etzi, Olatu Talkaren barruko ekitaldiekin
19:00etan hasiko dira etzi Olatu Talka jaialdiren barruan Pasaian antolatutako ekimenak. Sahara Pasaian izenburupean, hainbat jarduera antolatu dituzte etzi arratsalderako Bixi Bixi elkarteak Donibanen eta Albaolak San Pedron. Donibanen munduko sukalda...
19:00etan hasiko dira etzi Olatu Talka jaialdiren barruan Pasaian antolatutako ekimenak. Sahara Pasaian izenburupean, hainbat jarduera antolatu dituzte etzi arratsalderako Bixi Bixi elkarteak Donibanen eta Albaolak San Pedron.
Donibanen munduko sukaldaritza tailerra izango da lehenik, eta ondoren afaria. San Pedron berriz, henna tailerra, te dastaketa eta haima muntaketa egingo dituzte lehenik, eta 21:00etatik aurrera Fisahara zine emanaldia izango da. Alvaro Longoriak eta Javier Bardemek zuzendutako Hijos de las nubes proiektatuko dute lehenik (Fisaharan garaile), eta Gdeim Izik, Lluis Maria Güellek zuzendutakoa ondoren. San Pedroko jarduerak Ondartxon izango dira.
Bihar, bestalde, Gorka eta Eider oiartzuarrek joko dute 20:00etatik aurrera Antxoko Kamio tabernan.
