Udaberrriko Haur Festa antolatu du Txabol Sotoak etzirako
Udaberriaren etorrera festa batekin ospatu nahi du Txabol Sotoak, eta hori dela eta egun osoko festa antolatu du larunbaterako. Goizeko 11:00etan kalejiran irtengo dira buruhandiak, eta 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izango dira etxeko txikienentzat...
Udaberriaren etorrera festa batekin ospatu nahi du Txabol Sotoak, eta hori dela eta egun osoko festa antolatu du larunbaterako.
Goizeko 11:00etan kalejiran irtengo dira buruhandiak, eta 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izango dira etxeko txikienentzat. Bitartean, gurasoek pintxo eta edari txosnan elkartuko dira. Egun osoan zehar izango da zabalik txosna, eta han salduko dituzte arratsaldean zozkatuko duten saskirako txartelak.
Arratsaldean 16:00etan zabalduko dituzte berriro puzgarriak, eta jolasak ere antolatuko dituzte. 18:30ean txokolate jatea izango da denentzat eta askariaren ondoren, dantzaldia Perurenarekin. 19:00etan hasiko da dantzaldia.
