‘Xentimorik gabe’ antzezlanerako sarrerak salgai daude
Hileko bigarren antzerki emanaldia ikusteko aukera izango da hurrengo ostiralean, Gezalan. Xentimorik gabe antzezlana taularatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosak. Emanaldirako sarrerak eros daitezke jada, bost euroren trukean. Udalaren Kultura Sai...
Hileko bigarren antzerki emanaldia ikusteko aukera izango da hurrengo ostiralean, Gezalan. Xentimorik gabe antzezlana taularatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosak.
Emanaldirako sarrerak eros daitezke jada, bost euroren trukean. Udalaren Kultura Saileko bulegotik pasatu daitezke interesdunak erostera (Donibane kalea, 2). Internet bidez ere BarraBarran eros daitezke.
Bi musikari ibiltari dira antzezlanaren protagonistak, Nik eta Ray. Gitarrak, marakak, klarineteak, tronpetak… hainbat instrumentu jotzen dituzte. 25 urte baino gehiago daramate munduan zehar, eta herrimina sentitu dute. Honoriok Euskal Herrira itzultzeko eskatu die bikoteari, Otañoren sindromea pairatu ez dezaten. Izenburuak dioen bezala, dirurik lortu gabe itzuliko dira.
Antzezlan horrekin txotxongilo eta antzerki emanaldien zikloarekin bukatuko dute. Guztira, lau ikuskizunek osatu dute.
