
Nagore Medina Dominguez izango da aurtengo sanmartzialetako Alarde Parekidearen desfilean Kateako (Landetxa) konpainia ordezkatuko duen kantinera.

Orereta Ikastolako 4. DBHko 24 ikasle Andaluzian izan dira egunotan Literatur ibilbideak: 27ko belaunaldia izeneko proiektuaren barruan. 1927ko belaunaldiko poeta nagusien (Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca…) jaioterrietan ibili dira, eta hor...

Astigarragako Musika Eskolak Flauta Alardea antolatu du etzirako. Gipuzkoako hogei eskolatako flautistek parte hartuko dute, tartean Oiartzungo Flauta Taldekoek. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Astigarragako frontoian. Guztiek elkarrekin lau pieza joko ...

Etzi, hilaren 12an, bi emanaldi entzuteko aukera izango da Abbadiako behatoki gazteluan Kaperan a Kapela ekimenaren barruan. 19:00etan Izarrak taldea osatzen duten kantariak igoko dira oholtzara eta horiek bukatuta, Erramun Martikorenaren txanda izango da. Txartelak aldez aurretik eros daitezke zazpi eurotan eta egunean bertan zortzi eurotan. Informazio gehiago eskuratzeko edo tokia erreserbatzeko deitu 05 59 20 00 34 telefono zenbakira.

Kontzertua antolatu dute Makutxo tabernan etzirako. 23:00etan izango da, eta Pariak Bai taldea igoko da taula gainera. Pariak Bai talde zarauztarra 2000 urte inguruan sortu zen, eta disko pare bat eta dozenaka emanaldi egin zituen country-blues motako ...

Errenteriako Udal Gobernuak elkarretaratzea antolatu du biharko Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia dela-eta hartutako erabakia salatzeko: “[Udal gobernu taldeak] Bateragune kasuko epaiaren izaera politikoa salatzen du, eta hortaz, zigorturiko pertsona guztien askatasuna exijitzen du, bereziki Sonia Jacintorena”. 12:30ean bilduko dira Konponbide garaia da lelopean, Herriko Plazan. Horrez gain, gaur arratsaldean ere elkarretaratzea egin dute Gernikako Akordioak antolatuta, 20:00etan, Herriko Plazan ere. Honakoa izango da leloa: Prozesuaren aurkako erasorik ez, konponbide garaia da.

Biriatuko Xoldo ezker paretako ostatuak Mus Txapelketa antolatu du heldu ostiralerako, maiatzaren 11rako. Izen ematearen prezioa hamar eurokoa da pertsona bakoitzeko. Bi modu daude apuntatzeko: telefonoz (0559 20 37 51 zenbakira deituz) edo posta elktr...

Eskubaloiko igoera fase Galtzarabordako kiroldegian jokatuko da astebukaeran

Iñaki Egaña historialari eta idazle donostiarrak La historia ocultada: el franquismo en Euskal Herria (Frankismoa Euskal Herrian: izkutuan gordetako historia) goiburuko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Irungo alde zaharrean egoitza duen Hazia Kultur Elkartean (Peña kalea, 8). Antolatzaileek esan dutenez hitzaldia denentzat irekia da. 19:30ean hasiko da Egañaren solasaldia. Historialari donostiarrak Frankismoa Euskal Herrian: behin betiko konponbidea liburua aurkeztu du aste honetan bertan, Donostiako San Telmo Museoan. Liburuan, gaur Hazia elkartean landuko duen gai bera lantzen du Egañak, hots, frankismoaren inguruan dagoen iluntasuna: “Historia izozmendi bat bezalakoa da: punta bat azalean dago, eta bestea ur azpian. Ezkutaturik dagoena Euskal Herriari dagokion zatia da. Eta, konponbidearen bidean, hori irauli egin behar da. Historialarien lana ez da gertatu dena azaltzea, baizik eta ikusi ez dena azaleratzea. Eta frankismoaren inguruan iluntasun handia dago, ez da ozen hitz egiten horren inguruan. Etorkizunari begira asko dago lantzeko”. Liburua idazteko klandestinitateko lekukotasunak izan ditu Egañak oinarrian. “Ez da dokumentazio lan hutsa. Lekukotasunak abiapuntu izaten dira egoera astintzeko eta ikerketak abiatzeko”, esan zuen. Lan mardula izan dela onartu zuen, eta zaila, 36ko gerraz hitzegiteko oraindik “beldurra” dagoela uste bait du. San Telmon adierazi zuenez, lanaz gain, denbora ere kendu dio liburua idazteak: “Azkeneko hamar urteotan, Francoren garaiko [...]

Herriko jaiak iragartzeko kartelak biharko 13:00ak arte entrega daitezke. Udaletxean jasotzen ari dira herriko jaiak eta Oiartzun urtekaria iragartzeko izango diren kartel proposamenak. Egileek nahi adina lan original aurkez ditzakete, nahi duten tekni...

Herritarrek kaiko Herrerarako landutako hirigintza proposamena eraikitzen nola hasi aztertuko dute Alkateordetzan bilduko dira bihar, 10:00etatik aurrera, Herrera Herrira plataformak deitutako batzarrera batzen direnak. Herritarrek landutako proposamen...

Itsas Mendiko Txistulari Taldeak udaberriko kontzertuak emango ditu bihar eta igandean. Biharko kontzertua San Pedroko elizan da, 20:00etan. Igandekoa, berriz, Donibaneko plazan, 13:00etan.

Herrira mugimendua sortu nahi dute Donibanen, eta, asmo horrekin, batzarra deitu dute biharko, 19:00etatik aurrera, Victor Hugo etxean.

Sonia Jacinto Oreretarra, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta, Bateraguneko auzipetuak askatzeko galdegin du Errenteriako Udalak egin duen adierazpen instituzionalean. Adierazpen horretan, auzipetuen eskubide guztien errespet...

Hilaren 18, 19 eta 20an inauguratuko dute San Juan-Etxeandia eremu berria. San Juan goza ezazu goiburupean dozenaka ekitaldiz osatutako programa prestatu dute asteburu horretarako, eta Irungo hamaika elkartek bat egin dute udalak proposaturiko festa handiarekin. Giroa berotzeko Mertxe Tranche historialariak plazari buruzko hitzaldi bat eskainiko du ostegunean. Contar San Juan. Contar Irun (San Juanez hitz egitea. Irunez hitz egitea) goiburupean jardungo du Tranchek hilaren 17an,19:00etan, udaletxeko bilkura aretoan. Hiriko eta plazako historia elkartuko ditu bere ponentzian, eta gauza bera egin zuen Jose Antonio Santano alkateak herenegun, San Juan plazaren inaugurazioko ekintzetan parte hartuko duten taldeetako zenbait ordezkarirekin eginiko aurkezpenean. “Eremu hau elkarbizitzarako, herritarrek gozatzeko pentsatua dago. Hiri bezala zerbait ospatu behar denean hona gatoz, baita tristurak partekatu behar ditugunean ere”, esan zuen alkateak. Santanoren hitzetan, aurkezpenera “agertu diren elkarteetako ordezkariak eta etorri ezin izan direnak, horiek dira agerraldiko protagonistak, eta beraiek izango dira hilaren 18tik 20ra egingo den inaugurazio ekitaldiko protagonistak ere”. Musika eta dantza taldeak, jubilatuen elkarteak, hezkuntza erakundeak… askotariko taldek osatu dute San Juan-Etxeandia eremu berriko abiatze festa. Batzuek egiten dakitena egingo dute, eta beste batzuek zerbait berezia prestatu dute, espreski, hain zita seinalaturako. Hala, Irun Hiria Musika Bandak Irazoki konpositore lesakarra omenduko du, kontzertu berezi batean: “laguntza [...]

Bateragune auzia-ren sententzia atzo eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Kartzela zigorrak murriztu dizkie Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Mire...

Atzo, Atletico-Athletic Europa Leagueko finala ikusteko pantaila jarri zuten Kontzejupean. Jarraitzaile ugari bildu ziren bertara partidaz gozatzera, baita jarraitzaile ez diren asko ere . Azkenean, ez zen Athletic garaile izan, baina giroa polita izan...

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute bart Irunen, Bidasoa ibaian, Faisaien edo Konpantzia uhartearen parean. Atzo 21:30ak aldera larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten, gizon bat ibaira erori zela esanez, eta 22:00ak aldera sorosle eta suhiltzaileek go...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publimetroak jasotako datu da hori. Apirilean, 439 euri litro egin zituen herrian, iaz baino 294 gehiago (2011ko hilabete berean 145 euri litro egin zituen). Hona, egunen arabera, egindako euria: 1-2: 15 litro. 2-4: ...