Gizonezko baten gorpua topatu dute Bidasoa ibaian

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute bart Irunen, Bidasoa ibaian, Faisaien edo Konpantzia uhartearen parean. Atzo 21:30ak aldera larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten, gizon bat ibaira erori zela esanez, eta 22:00ak aldera sorosle eta suhiltzaileek go...

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute bart Irunen, Bidasoa ibaian, Faisaien edo Konpantzia uhartearen parean. Atzo 21:30ak aldera larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten, gizon bat ibaira erori zela esanez, eta 22:00ak aldera sorosle eta suhiltzaileek gorpua ateratzea lortu zuten, erori zen lekutik 100 bat metrora.

Ertzaintza gizona nor den eta ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.