Ariel Rot, herrian pintxoak jaten
Tequila edo Los Rodriguez talde ezagunetako kide izandako Ariel Rot gitarra jotzaile eta abeslaria Hondarribian izan da aste honetan. Bakarlari bezala ere hainbat lan egin ditu. Besteak beste, herria ezagutzeaz gain, pintxoak jaten izan zen gurean. Bixente Muñozen Gran Sol jatetxea bisitatu zuen, besteak beste (irudian). “Plazer bat izan da bertako pintxoak dastatzea, are gehiago horien filosofia zein den azaldu didatenean. Dena oso goxoa zegoen”, esan duen Argentinako musikariak. Bixente Muñoz ere pozik zegoen bisitariaren jarrerarekin: “Pertsona umila, hurbila eta apala da. Esan dizkiodan gauza guztiengatik interes handia azaldu du”.
Tequila edo Los Rodriguez talde ezagunetako kide izandako Ariel Rot gitarra jotzaile eta abeslaria Hondarribian izan da aste honetan. Bakarlari bezala ere hainbat lan egin ditu. Besteak beste, herria ezagutzeaz gain, pintxoak jaten izan zen gurean. Bixente Muñozen Gran Sol jatetxea bisitatu zuen, besteak beste (irudian).
“Plazer bat izan da bertako pintxoak dastatzea, are gehiago horien filosofia zein den azaldu didatenean. Dena oso goxoa zegoen”, esan duen Argentinako musikariak. Bixente Muñoz ere pozik zegoen bisitariaren jarrerarekin: “Pertsona umila, hurbila eta apala da. Esan dizkiodan gauza guztiengatik interes handia azaldu du”.

