Betherramgo egoitza martxan da

Gaur goizean ireki dute Betherramgo adineko pertsonentzako egoitza. Baliabide berri honekin nabarmen murriztuko da eskualdeko itxarote zerrenda eta zentro berriak egoitzarako 150 plaza eskainiko ditu, horietatik 112 publikoak: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko gaixotasuna dutenentzako. Gainera, eraikin berean egongo da eguneko zentroa, 30 plazekin. Horietatik 18 hitzartuak izango dira. “Betiere lehentasuna Bidasoari emanez, baliabide hau egoera berezienean dauden inguruko beste biztanleei ere zabaltzeko aukera ireki dela: 2010. urtea baino lehenagotik itxarote zerrendan dauden Oarsoaldeko bizilagunei ere eskaini zaizkie plazak. Egoitza plaza baten zain dauden senar-emazteekin ere jarri gara harremanetan; izan ere, horien itxarote denbora asko luzatu ohi da, oso zaila baita bi plaza batera libratzea” gehitu du Martin Garitanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak. “Ezinbestekoa da hainbeste lan egin duen Joxe Gogorza apaiza aipatzea. Sekulako lana egin du, urte askotan Udaletxetik Foru Aldundira, handik bankuetara eta handik enpresa eraikitzaileetara mugitu da, eta azkenean, bere ametsaren fruitua hemen daukagu” esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak.

Zentro berriak egoitzarako 150 plaza eskainiko ditu.

Zentro berriak egoitzarako 150 plaza eskainiko ditu.


Gaur goizean ireki dute Betherramgo adineko pertsonentzako egoitza. Baliabide berri honekin nabarmen murriztuko da eskualdeko itxarote zerrenda eta zentro berriak egoitzarako 150 plaza eskainiko ditu, horietatik 112 publikoak: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko gaixotasuna dutenentzako. Gainera, eraikin berean egongo da eguneko zentroa, 30 plazekin. Horietatik 18 hitzartuak izango dira.

“Betiere lehentasuna Bidasoari emanez, baliabide hau egoera berezienean dauden inguruko beste biztanleei ere zabaltzeko aukera ireki dela: 2010. urtea baino lehenagotik itxarote zerrendan dauden Oarsoaldeko bizilagunei ere eskaini zaizkie plazak. Egoitza plaza baten zain dauden senar-emazteekin ere jarri gara harremanetan; izan ere, horien itxarote denbora asko luzatu ohi da, oso zaila baita bi plaza batera libratzea” gehitu du Martin Garitanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

“Ezinbestekoa da hainbeste lan egin duen Joxe Gogorza apaiza aipatzea. Sekulako lana egin du, urte askotan Udaletxetik Foru Aldundira, handik bankuetara eta handik enpresa eraikitzaileetara mugitu da, eta azkenean, bere ametsaren fruitua hemen daukagu” esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.