Egun osoko festa antolatu du Bixi Bixik hilaren 19rako

500  urte askatasun egarriz izenburupean egun osoko festa antolatu du Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak hilaren 19rako. Antolatzaileek azaldu dutenez, egun horretan “500 urte atzera denboran” egingo ditu Donibanek. Izan ere Bixi-Bixi kultur e...

500  urte askatasun egarriz izenburupean egun osoko festa antolatu du Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak hilaren 19rako. Antolatzaileek azaldu dutenez, egun horretan “500 urte atzera denboran” egingo ditu Donibanek. Izan ere Bixi-Bixi kultur elkarteko kideek 1512an Gaztelako tropek garai hartako Nafarroako Erresuma konkistatu zutela gogoratuko baitute. Horretarako hainbat ikuskizun  antolatu dituzte, sagardo feria eta Ibarrako Alurr dantza taldearen Izanak dirau ikuskizuna, besteak beste.

“Ezkutatu nahi izan diguten oroimena” berreskuratzeko helburuz antolatu du Bixi-Bixik hilaren 19ko festa, “duela 500 urtera arte osatzen genuen Erresuma XXI. mendeko Euskal Herria bihurtu” nahi dutelako, “orduko burujabetza berreskuratuz”.

Historiaz eta kulturaz gozatu nahi dieten guztiei luzatu diete parte hartzeko deia.

Egitaraua:

17:00: Nafarroako banderak jaso, eta bertsoak, txalaparta, Agurra…

Ondoren: Artisau azoka eta trobadoreak eta antzinako lanbide erakusketa (Sagardoa, artzantza…)

18:00: Kirikoketaren erakusketa eta elkarteen arteko sukaldaritza txapelketa: Ixkiro, Itsas Mendi, Yola, Bixi-Bixi, San Juan Arraun elkartea, eta Uxoa.

Bitartean: Sagardo feriaren hasiera, Bereziartua, Lizeaga, Gartziategi, Egi-Luze, Petritegi eta Rezola.

18:30: Dangililiske plaza dantza: Muxikoak, dantza herrikoiak….

21:00: herri afaria

22:00: Izanak dirau dantza ikuskizuna Alurr taldearen eskutik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.