Udan kirol ikastaroak izango dituzte txikienek
Udal Kirol Patronatuak kirol ikastaroak antolatu ditu 3 urtetik gorako haurrentzat udarako: Uda Kanpaina. Horien asmoa da “eskolaumeei hastapen eta perfekzionatze ikastaro batzuk ematea, kirol jarduerak praktika ditzaten, eta ikasturtean zehar eg...
Udal Kirol Patronatuak kirol ikastaroak antolatu ditu 3 urtetik gorako haurrentzat udarako: Uda Kanpaina. Horien asmoa da “eskolaumeei hastapen eta perfekzionatze ikastaro batzuk ematea, kirol jarduerak praktika ditzaten, eta ikasturtean zehar egindako jardueren osagarri izan daitezen”, azaldu du patronatuak.
Jaiak direla eta, lehen txanda ekainaren 25ean hasiko da, eta hamar saiokoa izango da gainontzekoak bezala.
Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegian egingo dituzte ekintzak. Lehenengoan, igeriketa, multijarduera, dantza eskola, padela eta tenisa ikasi ahal izango dute, eta bigarrenean berriz, kirol kanpusa, kirol udalekuak, dantza eskola, igeriketa, patinak eta tenisa.
Kirol kanpusean futbola izango da kirol nagusia, eta kirol udalekuetan, berriz, kirol hastapenerako jarduerak eta joko tradizionalak.
Izen ematea
Interesa duten abonatuek dagoenek eman dezakete izena, eta Errenterian erroldatuta daudenek, berriz, astelehenetik aurrera. Gainontzekoek asteazkenera arte itxaron beharko dute.
Informazio gehiago Fanderia (943 34 44 23) nahiz Galtzarabordako (943 44 96 90) kiroldegietako harreran eta kirol patronatuko webgunean.
