Apalategiren `Fikzioaren izterrak´ landuko dute
Euskarazko literatura tailerra egingo dute bihar arratsaldeko hiru terdietatik aurrera Zuloaga Etxean. Utzi Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua landuko dute. Zazpigarren urtez antolatu ditu Hondarribiko liburutegiak literatur tailerrak eta esperie...
Euskarazko literatura tailerra egingo dute bihar arratsaldeko hiru terdietatik aurrera Zuloaga Etxean. Utzi Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua landuko dute. Zazpigarren urtez antolatu ditu Hondarribiko liburutegiak literatur tailerrak eta esperientziak trukatu nahi dituzte. «Liburuaren gainean bakoitzak egiten duen irakurketarekin eztabaidarako aukera ematen du, eta horrela lerro artean irakurtzen ikasten da», azaldu dute tailerren antolatzaileek.
